Bakailao

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Wikipedia:Taxotaula bat irakurtzeko eraTaxotaula bat irakurtzeko era
Bakailaoa
Bakailaoa
Bakailaoa


Sailkapen zientifikoa
Erreinua: Animalia
Filuma: Kordatua
Klasea: Actinopterygii
Ordena: Gadiformes
Familia: Gadidae
Generoa: Gadus
Espeziea: Gadus morhua
Linnaeus, 1758

Bakailaoa (Gadus morhua) ur gazian bizi den arrain mota bat da. Ozeano Atlantikoan bizi dena 4.5—11.3 kg ingurukoa da normalean.

Izena nederlanderako bakeljauw hitzetik dator, kabeljauw hitzaren aldaera[1].

1,65 metro luze izatera iritsi daiteke eta 45 kg-ko pisua har dezake. Bizkarrean hiru hegats ditu eta isatsaldean bi; beheko baraila goikoa baino txikiagoa du, eta zakatzen azpian sabel-hegatsak izaten ditu. Soinberak, oskoldunak eta sardinak jaten ditu. Batzuetan ur azaletik hurbil ibiltzen da eta besteetan sakonera handietan, 300 metrotan edo gehiagotan. Era berean, hegoalderantz ere joaten da, itsasoaren tenperatura aldatzen denean. Bakailao emeak arrautza asko erruten ditu, bost milioi ere bota ditzake urte betean; arrautzak uretan gelditzen dira eta hortxe ernaltzen dituzte bakailao arrek. Bi asteren buruan jaio ohi dira umeak eta hauek itsaslaster batera joaten dira, harik eta zentimetro pare bat hazi eta bere kabuz bizitzeko gai diren arte. '

Bakailaoaren arrantza bi sasoitan egiten da, bata neguan, errunaldian, eta udan bestea. Itsasontziak Lofotengo itsasaldera, Islandia Hegoaldera eta Ternuara joaten dira arrantzara. Euskal arrantza ekonomian garrantzi handia izan du bakailao arrantzak, eta gauza bera gertatzen da Europan eta Ameriketan ere.

Gastronomian [aldatu]

Sukaldaritzan, oso plater ohikoa eta tradizionala da Euskal Herrian. Hemendik kanpo, Portugalen ere guztiz gustukoa dute.

Erreferentziak [aldatu]

Bakailao kokotsak pil-pilean