Bake

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Bakearen ikurra: uso zuria olibondo adaxkarekin.

Bakea harmonia-egoera da, gerra edo biolentziarik eza.

Erromatarrek gudaren ukazio gisa ulertzen zuten. Esan daiteke bakearen "ikuspegi negatibo" bat zela: guda ez dena bakea da. Borrokarik ez dagoenean, "bakea" dago. Latinez pax = absentia belli da.

Gaur egun bakea, era positiboago eta zabalago batez ulertzen da. Inolako biolentziarik ez egotea esan nahi du. Hau da, bortxakeria fisikorik ez egotea (biolentzia zuzena, hilketak, pertsonen edo taldeen aurkako errepresio bortitza...) eta egiturek (juridikoek, administratiboek eta sozio-ekonomikoek) sortzen duten biolentziarik ez egotea esan nahi du. Horri dagokionez, uler daiteke bakerik ezaren adibide bat pobrezia dela, justiziarik gabeko egitura ekonomikoen ondorio bat den aldetik.

Nazioen arteko erakundeak, Nazio Batuen Erakundea (NBE) besteak beste, bake positiboa definitzen eta sakontzen saiatu dira.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Bake Aldatu lotura Wikidatan
Wikiesanetan artikulu bat dago honi buruz:
Bakea