Bake lerroak

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Belfasteko Springmartin Road auzoko 5,5 kilometro luze den bake lerroaren aireko ikuspegia, bere amaieran polizia-etxe bat duelarik.

Bake lerroak edota Bake harresiak (ingelesez peace lines edota peace walls) Ipar Irlandako hainbat hiritako auzoetan Ipar Irlandako gatazkan irlandar nazionalistak eta unionistak elkarrengandik bereizteko eraiki ziren segurtasun-lerroak dira. Belfast, Derry, Portadown eta beste hainbat udalerritako auzuneetan eraiki ziren.

Bake lerro hauek ehunka metro luze izatetik 5 kilometro izatera ere iritsi daitezke. Burdina, adreilu, hormigoi edota altzairuzkoak dira, eta gutxi gorabehera 7,6 metroko garaiera dute. Batzuetan lerro hauen bi aldeak elkar komunikatzen dituzten ateak dituzte, egunez irekita eta gauez itxiak egon ohi direlarik.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]