Bakenrenef

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bakenrenef

Faraoi

K.a. 718 - K.a. 712
Bizitza
JaiotzaK.a. VII. mendea
HerrialdeaAntzinako Egipto
HeriotzaK.a. VIII. mendea ( urte)
Heriotza modua: sutan errea
Familia
AitaTefnakht
LeinuaEgiptoko XXIV. dinastia
Jarduerak
Jardueraksubiranoa

Uahkara Bakenrenef edo soilik Bakenrenef, Egiptoko XXIV. dinastiako faraoi bat izan zen, K.a. 718 eta K.a. 712 bitartean gobernatu zuena (von Beckerath).

Manetonek, Bakenrenef, XXIV. dinastiako faraoi bakartzat hartzen du. Sexto Julio Afrikanok, Maneton aipatuz, Bokkhorisek, sei urtez gobernatu zuela dio, baina, Eusebio Zesareakoak, Bojjorisek (Sinzeloren bertsioa) edo Bokkorisek (bertsio armeniarra) 44 urtez gobernatu zuela dio.

Egungo adituek, Tefnakht dinastia honetan sartzen dute, eta erregealdi laburrago bat ematen diote, bost urtekoa soilik, Apis zezen baten lurperaketako testuetan oinarrituz.

Maneton, Bokkoris edo Bakenrenefen erregealdiko bi gertakariren iturria da. Lehena, arkume batek, Egipto asiriarrek konkistatuko zutela iragarri zuen istorio bat da, Claudio Aeliano (De Natura Animalis 12,3)bezalako beste egile klasiko batzuek beranduago errepikatutako istorio bat. Bigarrena, Bakenrenef, Egiptoko XXV. dinastiako errege bat izan zen Shabakok harrapatu eta bizirik errez hil zuela dioen bat da.

Diodoro Sikulok, Manetonek baino hiru mende beranduago idatziz, xehetasun ezberdin batzuk gehitzen ditu. Diodorok, Bakenrenef, "itxura batean, nardagarria" izan zen arren, bere aurrekoak baino jakintsuagoa zela dio (1.65). Egiptoarrek, kontratuei buruzko lege baten egiletza eman zioten, dokumentu bat sinatzen ez zenean zorrak ordaintzeko modu bat eman zuena, eta Diodororen garaia arte indarrean egon zen lege hau (1.79). Honegatik eta beste gertakari batzuengatik, Diodorok, Bakenrenef, Antzinako Egiptoko sei legegile garrantzitsuenetako bat bezala adierazi zuen.

Idazle hauek eman zioten garrantzia gora-behera, Bakenrenefen garaiko erregistro gutxi mantendu dira. Bere erregealdiari buruzko idazkun nagusia, bere erregealdiko 5. edo 6. urtean eginiko Apis zezen baten lurperaketari buruzkoa da. Gainontzekoak, Auguste Mariettek Saqqarako Serapeuma industean aurkitu zituen estela batzuk baino ez dira. Shabakok tronutik kendu zuen, eta zezena, bere erregealdiko 2. urtean lurperatu zuen, Behe Egipton kanpaina bat egin zuenean. Bakenrenefekin amaitzen da hain denbora laburrez iraun zuen Egiptoko XXIV. dinastia, Egiptoren etsai zen Kushen (Nubia) jatorria zuen Egiptoko XXV. dinastiari lekua uzteko.


Aurrekoa
Tefnakht
Egiptoko faraoia
Egiptoko XXIV. dinastia
Ondorengoa
(Alara/Kashta/Piankhi) Shabako