Bakio

Wikipedia(e)tik

Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Bakio

BizkaiaBizkaia
Bakioko bandera Bakioko armarria
Izen ofiziala Bakio
Antolaketa
Estatua
Autonomia Erkidegoa
Lurralde Historikoa
Eskualdea

Espainia
Euskal Autonomia Erkidegoa
Bizkaia
Mungialdea-Uribe Kosta
Alkatea Txomin Rentería Fernández (EAJ)
Herritarra bakiotar
Koordenatuak 43°25′40″N 2°48′41″W / 43.42778, -2.81139 (Bakio) Koordenatuak: 43°25′40″N 2°48′41″W / 43.42778, -2.81139 (Bakio)

Eremua 16,78 km2
Garaiera 4 m.
Distantzia 29 km Bilbora
Euskaldunak  %60,40 (2001)
Postakodea 48.130
Biztanleria 2.114 bizt (2006)
Dentsitatea 120,62 bizt/km²
www.bakio.org/
Herriaren ikuspegia portutik

Bakio (Bermeoko euskaraz Bakidxo) Bizkaiko udalerria da. 2005eko datuen arabera 2.024 biztanle dauzka. Estepona ibaiak mendebaldetik zeharkatzen du herria.

Eduki-taula

[aldatu] Inguru naturala eta Klima

Iparraldean Bizkaiko golkoarekin egiten du muga, mendebaldean Lemoiz eta Maruri-Jatabe herriekin, ekialdean Bermeoko udalerriarekin, eta hegoaldean Mungiarekin. Bi ibai nagusik zeharkatzen dute Estepona mendebaldean eta Ondarre ibaia ekialdean.

Herriaren erdigunea Basigo izeneko gunean aurkitzen da, herriaren gainerako azaleran baserri bananduan egon ziren. 1950etik aurrera, turismoa garatu zen heinean, etxebizitza ugari eraiki ziren hondartzako gunean, gehienak Bilbotik etorritako bizilagunen udarako etxebizitzak.

[aldatu] Historia

Historian zehar herriaren jarduera ekonomiko nagusia nekazaritza izan da beti. Arrantzak garrantzi txikia izan du beti. 1927. urtean Bakiok Zubiaur eta San Pelaioko auzoak bereganatu zituen Bermeorengandik. 1950eko hamarkadatik aurrera herrian aldaketak hasi ziren, etxebizitza blokeak eraiki ziren baserrien ordez, eta hondartzako gunea apartamentu eta etxe berriez bete zen.

Hondartza eta etxebizitza bloke berriak

Askotan etxebizitza berrien eraikitzeak ez zekartzan zerbitzu eta azpiegituren eraikuntza, eta horrek arazoak sortu zituen. 1990eko hamarkadatik aurrera gauzak asko hobetu dira herrian. Espaloiak eraiki dira, ur zikinak garbitzeko araztegia (Bizkaian eraiki zen lehenetarikoa), eta azken aldian Babes Ofizialeko Etxebizitzak.

Etorkizunari begira hainbat proiektu daude egiteke, kirol portua, golf zelaia, eta ehunka etxebizitza berri.

[aldatu] Hauteskundeak

Bakioko alkatea Txomin Renteria da, Eusko Alderdi Jeltzalekoa. 2007ko udal hauteskundeetan EAJk 664 boto lortu zituen(845 -2003,an) eta 6 zinegotzi, ANV k 300 boto lortu zituen (*) eta 2 zinegotzi EAk 254 boto lortu zituen (161 - 2003,an)eta 2 zinegotzi, EB- Aralar]k 123 boto lortu zituen eta zinegotzi bakarra (71 - 2003, an. Zinegotzirik lortu ez zuten alderdien artean, , PPk 24 boto (55-2003,an eta PSE-EEk 29 boto (13 - 2003,an).

(*) 2003 Baliogabeko botoak 190 izan ziren eta zuri bozkatu zutenak 13. Aipagarria da baliogabeko botoek izan zuten gorakada, ezker abertzaleak hauteskundeetara aurkezturiko zerrendak Espainiako Auzitegi Nazionalak baliogabe utzi eta gero.

[aldatu] Ikustekoak

[aldatu] Jaiak

[aldatu] Ekonomia

Herria Bizkaiko Txakolinaren ekoizle nagusietakoa da, bai eta probintzian tradiziorik handiena duena.

[aldatu] Kanpo loturak

Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Bakio


Tresna pertsonalak