Bakteriologia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Bakteriologia bakterioak, horien morfologia eta izaerari dagokion guztia ikertzen duen mikrobiologiaren alorra da. Bakteriologiak arlo asko ditu aztergai, medikuntzarekin lotuta daudenak gehienak, baina eritasun kutsakorren jatorria aztertzea da nagusia. Fisiologiarentzat ere lagungarria da, elikadurari eta digestioari buruzko argibideak ematen dituen aldetik.

Anton van Leeuwenhoek holandarra izan zen bakterioen azterketan aritu zen lehena (XVII. mendearen bukaeran), baina XIX. mendearen erdialdera arte ez zen burutu ikerketa osorik. Louis Pasteur eta Robert Koch zientzialariek ekin zioten bakterioen ikerketa sistematikoa egiteari, eta haiek izan ziren, horrenbestez, bakteriologia modernoaren aitzindariak. XX. mendean, aurrerapauso handiak eman dira bakteriologian, eritasun kutsakor gehienen sortzaile bakterioak direla jakin zenetik, batez ere. Bakteriologiak medikuntzan duen garrantzia ikusita, bakteriologia-ikerketarako institutuak eta laborategiak eraiki dira geroztik.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]