Bakteriozina

Wikipedia, Entziklopedia askea

Bakteriozinak bakterio askok ekoizten dituzten proteina bereziak dira, espezie bereko anduiak hil edo haien hazkundea inhibitzen dutenak. Beren jarduera dela-eta antibiotikoekin alderatu dira, nahiz eta antibiotikoen aldean askoz hautakorragoak izan: ekoizten dutenen espezie bereko bakterioak edo espezie hurbilekoak besterik ez dituzte hiltzen bakteriozinek, antibiotikoek espektro zabaleko jarduera duten bitartean (hots, espezie ezberdinetako bakterioei eragiten diete).

1925ean André Gratiak lehenengo bakteriozina aurkitu zuen, Escherichia Coli bakterioak ekoiztutakoa. Kolizina izena jarri zion.

Garrantzi handiko substantziak dira bakteriozinak arlo klinikoan. Hesteetako flora mikrobiarrak, esaterako, bakteriozinak sortzen ditu, lehian dauden bakterioentzat toxikoak direnak. Bakteriozina horiek sintetizatuko ez balira bakterio oportunistak haziko lirateke eta infekzioa egiteko parada izango lukete.

Bakteriozinak antibiotikoak baino toxikoagoak dira. Molekula gutxi batzuk gai dira bakterio hartzailea hiltzeko.

Beren jarduera hiltzailea garatzeko bakteriozinek hiru mekanismo dituzte:

E. Colik ez ezik, bakterio ugarik ere bakteriozinak sintetizatzen dituzte: Pseudomonas-ek, Bacillus-ek, laktikoen bakterioek, etab.

Kasu askotan bakteriozinak sortzeko gaitasuna plasmido baten menpe dago. Kolizinen kasuan, adibidez, plasmidoak dituzten bakterioek besterik ez dituzte kolizinak sortzen. Horrek esan nahi du plasmidoaren material genetikoan daudela kolizinak kodetzen dituzten geneak. Era berean, plasmidoek kolizinekiko immunitatea ematen diote bakterio eramaileari.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]