Bakuolo
(1) nukleoloa
(2) nukleoa
(3) erribosoma (puntu txikiak)
(4) besikula
(5) erretikulu endoplasmatiko latza
(6) Golgiren aparatua
(7) zitoeskeletoa
(8) erretikulu endoplasmatiko leuna
(9) mitokondrioak
(10) bakuoloa
(11) zitoplasma
(12) lisosoma
(13) zentrioloak zentrosoman
Bakuoloa landare eta onddo zeluletan agertzen den eduki jariakorra duen mintzez inguraturiko organulua da. Zenbait protista, bakterio eta animali zeluletan ere ager daiteke. Bakuoloa ura, konposatu inorganiko, molekula organiko eta zenbait entzima dituen konpartimentu itxia da.
Normalean bakarra izaten da, zelularen erdikaldean kokatuta. Zelula gazteetan ugariak eta txikiak dira, baina azkenean bat egiten dute denek bakuolo handi bat eratuz. Bere egitura eta tamaina zelularen beharren arabera aldakorra da.
Bakuoloen funtzioa eta garrantzia dagoen zelularen araberakoa da. Landare, onddo eta protistetan garrantzitsuagoak dira. Bere funtzioen artean ondokoak daude:
- Zelularentzat kaltegarriak diren materialen isolamendua.
- Hondakin produktuak izaten ditu barnean.
- Zelula barneko turgentzia presioa mantentzen du.
- Barneko pH azidoa mantentzen du.
- Molekula txikiak izaten ditu barrenean.
- Zelularen substantzia desiragaitzen esportazioa.
- Liseriketa zelularra.
| Zelularen osagaiak | ||
|---|---|---|
|
Nukleoa: Nukleoloa • Nukleoplasma • Gaineztadura nuklearra • Poro nuklearrak • Kromosoma • Kromatina • Xafla nuklearra • ADN Zitoplasma: Mitokondrioak • Golgi aparatua • Erretikulu endoplasmatikoa • Erribosomak • Plastidioak (kloroplastoak, kromoplastoak, leukoplastoak) • Besikulak (lisosomak, endosomak, fagosomak, bakuoloak) • Zitoeskeletoa (mikrofiruak, firu ertainak, mikrotubuluak) • Zentrioloak • Zentrosoma • Peroxisomak • Diplosoma Zelula mintza: Zelula horma • Fosfolipidoak • Kolesterola • Proteinak • Polisakaridoak • Zilioak • Flageloa |
||