Balakovo

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu


Balakovo

—  hiria  —
Усадьба Мальцева.jpg
Balakovoko bandera

Balakovoko armarria

Izen ofiziala Балаково
Estatua
Barruti federala
Subjektu federala
 Errusia
Volga
Saratov oblasta
Koordenatuak 52°02′0″N 47°47′″E / 52.03333°N Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragilea / 52.03333; Adierazpen errorea: Ustekabeko / eragileaKoordenatuak: 52°02′0″N 47°47′″E / 52.03333°N Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragilea / 52.03333; Adierazpen errorea: Ustekabeko / eragilea
Balakovo is located in Errusia
Balakovo
Eremua 79 km2
Biztanleria 199.600 bizt (2010)
Dentsitatea 2.526,58 bizt/km²
Ordu-eremua MSD (UTC+04:00)
http://admbal.ru


Balakovo (errusieraz Балаково) Saratov oblasteko hiria da. 1762an sortu zen, eta hiria da 1913tik. 2010eko erroldan 197.300 biztanle zituen. Balakovon Saratoveko zentral hidroelektrikoa dago, Volga ibaian, bai eta zentral nuklearra ere. Aireportua ere badago, baina ez da erabiltzen, eta han Drag Racing lasterketak egiten dira 2009tik.

Eduki-taula

[aldatu] Historia

Balakovoko historia XIII. mendean hasten da. 1738an San Petersburgoko artxiboan dokumentu bat aurkitu zen non aipatzen baitzen kosakoen jabego bat Volgatik bi “verstas”era (Errusiako antzinako neurria ≈ 1,06 km). Katalina II.aren dekretuarekin, 1782ko abenduaren 14an, hasi zen Volgako ezkerraldea populatzen. 1780an Saratov-en barnean lotu zen. 1911n Balakovo hiri bihurtu zen autonomia-estatutu izateko eskubidearekin. 1917ko iraultzaren aurretik Balakovok sei eliza zeuzkan, zazpi ikastetxe, zentral elektriko bat, F. Blinov-en burdinola, Mamin anaien lantegia, untziolak, zerrategiak, aroztegiak, zurgindegiak, errotak, ospitale publiko bat eta liburutegi bat. F. Blinov eta Mamin ospetsuak dira gurpilen gaineko ibilgailu autopropultsatua asmatzeagatik. Hiriaren itxura, batez ere, Schechtel eta Meyer-en lanen ondorioa da. Balakovo erdigune historikotik hazten hasi da eraikin berriekin; horren lekuko tren eta autobus-geltokiak. 1956tik 1971 bitartean eraiki zen zentral hidroelektrikoa; honek Volga ibaiaren ur-goraldia ekarri zuen hiriko ibarraren alde bat urpean utziz. Zentralaren ondorioz ere, hiria hazi zen eta handik gutxira 20 eraikin baino gehiago dituen konplexu-industriala sortu zen. 1985ean martxan jarri zen zentral nuklearra.

[aldatu] Leku turistikoak

Balakovo askotan “Volgako Venezia” deitu izan da bere kanalarengatik. Bere leku turistiko interesgarrienak XIX. eta XX.eko eraikinak dira: Anisim Maltsev jauregia, Trading House Schmidt (1911), Vladimir Golovanov-en etxandia (1912) orain museoa dena, Jacob, Ivan eta bere amaren etxeak (1910) , Stroycov-Yaquímov (1902), Merkataritza Eskola (1910), Trinidad-eko eliza (1908-1909, Schéjtel arkitektoarena) P. Máltsev etxandia (1900, Sсhéjtel arkitektoarena) eta Basil I. Chapáyev etxe-museoa.

[aldatu] Kirolak

Speedway SK Turbina da herriko motor-taldea.

[aldatu] Hiri senidetuak

[aldatu] Biztanleria

Balakovoko biztanle kopurua (milakoetan)
Urtea 1897 1926 1939 1959 1962 1967 1970
Biztanleak 16 13 23 36 52 85 103
Urtea 1973 1976 1979 1982 1986 1989 1992
Biztanleak 117 137 151,6 165 184 197,4 202,9
Urtea 1996 1998 2000 2001 2003 2005 2006
Biztanleak 206 205,8 206,0 205,6 200,5 199,6 199,4
Urtea 2007 2008 2009 2010
Biztanleak 199,5 198,7 198,1 197,3

[aldatu] Kanpo loturak

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak