Balano

Wikipedia, Entziklopedia askea
Balanoak (Balanus balanoides) haitzari itsatsita

Balanoa (Balanus) Balanidoen familiako krustazeo zirripedioen generoa da.

Lanpernaren antzekoak dira, eta oinik ez izatea eta kono zatituaren itxura izatea dituzte haiekiko desberdintasunak. Alderik zabalena haitzetan itsasten dute eta alde estuenean lau kusku dituzte, bere gogora ireki edo ixten dituztenak.

Itsasoko urak estaltzen dituen harkaitzetan eta itsasontzietan bizi dira.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]