Balantze-orri

Wikipedia, Entziklopedia askea
Egoera-balantzea balantza baten bitartez azal daiteke: enpresak lortu dituen finantza baliabideak (ondare garbia eta kanpoko finanatza iturriek osaturiko pasiboa) aktiboa osatzeko erabiltzen dira.

Kontabilitatean, egoera-balantzea edo, besterik gabe, balantzea enpresa bateko ondarearen egoera une jakin batean agertzen duen agiri bat da. Balantzeak enpresak daukan ondarearen zerrenda zehazten du, ondare hau sortu duten finantza baliabideekin batera.

Balantzeak hiru atal ezberdin bereizten ditu:

  • enpresak daukana (eraikinak, makinak, dirua, ...) aktibo izenez ezagutzen da;
  • enpresak bere aktiboa osatzeko erabili dituen kanpoko baliabideak kanpokoak pasiboa dira;
  • aktiboa osatzeko erabilitako berezko fondoek ondare garbia (bazkideen ekarpena edo kapitala, sozietateak eraturiko erreserbekin batera) osatzen dute.

Balantzea orekazko egoera bat isladatu behar du: alde batetik, aktiboa eta, bestetik pasiboa eta ondarea garbia, berdinak izan behar dira zenbatekoz, finantza baliabideak (pasiboa eta ondare garbia) ondarea (aktiboa) osatzeko erabili behar baita. Oreka honi kontabilitate-ekuazio deritzo.

Aktiboan nahiz pasiboan elementuak sailkatuta agertzen dira haien ezaugarrien arabera, ondare-masak osatzeko. Horrela, aktiboan aktibo korrontea eta ez-korrontea bereizten dira, pasiboan bezala, elementuen likidezia urtea baino laburragoa edo luzeagoa den.