Baldassarre Peruzzi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Baldassare Peruzzi» orritik birbideratua)
Baldassarre Peruzzi

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakBaldassare Tommaso Peruzzi
JaiotzaSiena1481eko martxoaren 7a
HerrialdeaSienako Errepublika
HeriotzaErroma1536ko urtarrilaren 6a (54 urte)
Hobiratze lekuaAgriparen Panteoia
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakitaliera
Jarduerak
Jarduerakmargolaria, arkitektoa eta Irarlea
Lantokia(k)Siena
Erroma
Bolonia
Siena eta Erroma
Lan nabarmenak
MugimenduaGoi Pizkundea
Fitxategi:Villa Farnesina (Rome).jpg
Villa Farnesina, Erroma.

Baldassarre Tommaso Peruzzi (Siena, 1481eko martxoaren 7a - Erroma, 1536ko urtarrilaren 6a) Pizkundeko italiar margolari eta arkitektoa izan zen. Pinturicchiorekin lan egin zuen Sienan, eta 1503an Erromara joan zen. Pinturan, Sienako katedraleko San Giovanni kaperako freskoak egin zituen. 1508tik aurrera arkitektura lanetan jardun zuen batez ere: Villa Farnesina etxea eraiki zuen Erroman (1508-1511 bitartean). Rafael hil ondoren (1520), Erromako San Petri bailikako obrak egiteko lana eman zioten. Erromako Massimo alle Colonneko jauregia (1532-1536) eraiki zuen, halaber. Manierismoa bultzatu zuen Erromako arkitekturan. Pinturicchio eta Il Sodomaren eragina nabaria du bere margolanetan, eta Bramanterena arkitekturan.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]