Balduin I.a Belgikakoa
Balduin I.a Belgikakoa[1] (Brusela, Belgika, 1930eko irailaren 7 - Motril, Espainia, 1993ko uztailaren 31an) Belgikako erregea izan zen. Leopoldo III.aren eta bere lehendabiziko emaztearen Suediako Astrid Printzesaren semea zen. 1951ko uztailaren 16an, bere aitak abdikatu zuenez, Belgikako bostgarren erregea bihurtu zen. 1960an Fabiola Mora y Aragón aristokrata espainiarrarekin ezkondu zen. Gainera, bere agintaldian, Kongo independizatu zen (1960) eta Belgikak potentzia kolonialista izateari utzi zion. 1990eko maiatzaren 4 eta 5a artean abdikatu zuen, abortuaren legearen aurka zegoelako. Ondorioz, errege kargua bere anaia Alberto II.aren esku geratu zen. 1993ko uztailaren 31n hil zen bihotzekoak jota Motrilgo bizilekuan oporretan zela. Laekengo Elizako erret-panteoian (Brusela) ehortzi zuten.
[aldatu] Erreferentziak
- ↑ 66. araua, Euskaltzaindia, http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0066.pdf. Noiz kontsultatua: 2010-12-6
[aldatu] Ikus, gainera
| Aurrekoa Leopoldo III.a |
Belgikako erregea 1951 - 1993 |
Ondorengoa Alberto II.a |