Marrazo balea

Wikipedia(e)tik
Bale-marrazo» orritik birbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Marrazo balea
Fosilaren garaia: 60 Ma-0 Ma

[1]
Iraute egoera
Sailkapen zientifikoa e
Erreinua: Animalia
Filuma: Chordata
Klasea: Chondrichthyes
Ordena: Orectolobiformes
Familia: Rhincodontidae
J. P. Müller and Henle, 1839
Generoa: Rhincodon
A. Smith, 1829
Espeziea: Rhincodon typus
A. Smith, 1829
Hedapen mapa
Sinonimoak
  • Micristodus punctatus Gill, 1865
  • Rhineodon Denison, 1937
  • Rhiniodon typus A. Smith, 1828
  • Rhinodon pentalineatus Kishinouye, 1901
  • Rhinodon typicus Müller & Henle, 1839

Marrazo balea (Rhicodon typus) Rhicodontidaeren familiako espezie bakarra da, Rhincodon generokoa. Munduko arrainik handiena da, gutxi gorabehera 12 metroko luzerakoa baita. Ur epel tropikalak eta subtropikalak bizimodu bezala ditu. Adituek espeziea zazpi milioi urtez bizirik daramatzala uste dute.

Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aurkitutako lehenengo marrazoa 4,6 metrokoa zen. Harrapatua eta arpoitua izan zen Hegoafrikako Table Bayko kostaldean, 1828an. Marrazoa 6 £-engatik erosita izan zen eta gaur egun, Parisko historiaren museoan aurkitzen da. Lehenengo hitzarmen zientifikoa urte bat ondoren izan zen Andrew Smith zientzialariagatik, mediku militar bat, Britaniar ejertzitoarentzat lan egiten zuena eta egun horietan Lurmutur Hirian aurkitzen zena. 1849an marrazo espeziaren deskribapen sakonago bat idatzi zuen. "Marrazo Balea"ren izenarekin agertu zen arrainaren fisiologia zela eta. Marrazo bat izan arren, balearen neurria berdinak dauzka eta hori da bere izenaren zergatia.

Habitat[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Itsaso eta ozeano beroetan bizi ohi da, tropikoaren alboan. Arrain pelagikoak direla sinisten da, baina urte zehatzetan, kostaldera emigratzen dute, Australiako Ningaloo Reffera edo Hondurasko Utilara adibidez. Nahiz eta itsaso sakonean bizi,kostaldean ere aurkitu dezakegu.±30°-ko latitudean egoten da eta 700 metroko sakontasunean.Era bakartian jokatzen du,hala ere, batzuetan,taldeak osatzen dituzte janaria bilatzeko janari kontzentrazio handiak egoten diren zonaldeetan. Arrek leku desberdinetan egoten dira eta emeek,berriz, leku zehatzetagotan.

Anatomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere sabela guztiz txuria da, aldiz, bizkarraldea gris mota kolore batekoa, beste motatako marrazoak baino gris ilunagoarekin. Orainak eta bertikal eta zeharkako marrak txuriz eta horiz kolorekoak ditu,hau da,xake-taula baten itxurakoak. Lohiune horiek,espezimen bakoitzarentzako,patroi bakarra irudikatzen dute. Eta horrela,haiek identifikatzeko eta biztanleria zentzatzeko erabiltzen dira. Bere azala 10 zentimetroko lodiera izatera ailegatu ahal da. Gorputz hidrodinamikoa du,zabala eta sendoa, eta bere buruaren eta bizkarraldearen hainbat nabarmendun longitudinalak erakusten ditu. Bere burua nahiko zabala da eta haren alboan, bi begi txiki daude horien atzean espirakuloak egonik. Bere aho erraldoia 1.5 metroko zabalerakoa izan ahal da eta ahoaren barrukaldean,lerrodun hotz txiki eta zorrotzak dauzka. Bost brankia pare ditu bere hendidurak erraldoiak izanik. Bi pare hegal ditu, horietako bik bizkarraldeko hegalak eta beste biak bularaldekoak,azken hauek oso indartsuak direlarik. Animalia hauetako buztana, 2.5 metroko luzeera izan dezake alboz-albo. Bale-marrazo gazteen gainaldeko hegala handiagoa da barrualdeko hegala baino,helduen hegala ,berriz,ilargi-ediko modukoa dute eta honek, propultzioa ematen die. Hala ere, Bale-marrazoa igerilari eraginkorra da bere gorputz osoa erabiltzen baitu igeri egiterakoan,eta honek ez da oso maizkoa arrainen artean. Ondorioz 5km/h -ko abiaduraz mugitzen da,abiadura oso motel batez hain neurri handiko arraina izateko. Bale-marrazo handiena registroan antzeman izan dena 1947ko azaroaren 11n izan zen, Baba irlaren alboan, Karachi (Pakistan) hurbil. 2,5 metroko zabalera eta 21,5 tonelada pisatzen zituena,hala ere, historiok esaten dute, 18 metro edota gehiagoko sakonera dauden marrazoak daudela. 1868an, Irlandar [[botaniko[[ batek, Edward Perceval Wright, Seychelles irletan zegoelarik, bale-marrazo espezimenak behatu zituen eta 15 edota 21 metro sakoneko marrazoak ikusi zituenla baieztatu zuen.

Elikadura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Marrazoen hiru ezpezietako bat da non uraren filtrazioaren mekanismoaren bidez elikatzen dira, peregrino-marrazoarekin (cetorhinus maxumius) eta "boquiancho-marrazoarekin"(megachasma pelagios)batera. Nagusiki, fitoplancton,necton,makro algak eta krillez elikatzen da baina ,baita ere ,karramarruen labaz,txibiaz,arrain txikiaz(sardinak,atunak eta horrelakoak)...etab. Dituen hotz ugariek ez dute axola bere elikaduran,izan ere, nahiko txikiak dira. Bale-marrazoak ur katitate garrantzitsua zurgatu egiten du eta ahoa isterakoan, orrazi brankialen bitartez irazten du. Ahoa isterakoan eta orrazi brankialak irekitzen dituen une tartean, planctona edo edozein elikagai harrapatuta gelditzen da "dentrikulo dermaletan" . Arrainak,hau da,janaria, usaimenezko zeinuen bitartez antzematen ditu.

Gizakiekin dituen harremanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Marrazo mota hau,neurri erraldoi bat izan arren,ez du inongo arriskua suposatzen gizakientzako. Oso adibide erabilia da marrazoak dituzten fama pertsonak jateko orduan. Baina,egitan,nahiko amultsuak eta jolastiak dira urpekariekin. Gainera badaude txostenak, baieztatu barik, esaten dutenak bale-marrazoa gainazalera ateratzen direla urpekariak sabelan hatz egiteko.[erreferentzia behar]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Jurassic Shark (2000) Jacinth O'Donnellen dokumentala; Discovery Channelek emana, 2006-8-5
  2. The IUCN red list of endangered species
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Marrazo balea Aldatu lotura Wikidatan
Biologia Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.