Zerrenda:Balea espezieak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Balea espezieen zerrenda» orritik birbideratua)

Baleak izurdeak eta mazopak ere barnean hartzen dituen Cetacea ordenako itsas animaliak dira. Ordenak subordena bi ditu, Mysticeti eta Odontocetiak, eta balea espezie guztiak haien artean banatzen dira. Balea izena, gehien bat, animalia handienak eta Mysticeti subordenakoak izendatzeko erabiltzen bada ere, hemen bi subordenetako animaliak sailkatuko dira.

Oraintsu, espezie berrien aurkikuntzak ugaldu dira baina ez da erraza espezie guztien arteko loturak aurkitzea; horren ondorioz argitaratutako artikulu asko ez dator bat haien sailkapenean. Artikulu honetan agertzen den sailkapena 2008-08-08an Wikipedia guztien artean sailkapen osoagoa zuen Wikipedia portugaldarrean agertzen zenean dago oinarrituta.

Oharrak:

  • Sailkapena Mead eta Brownell-en sailkapenean (2005) dago oinarrituta, urte hori baino beranduago aurkitutako espezie bat (Orcaella heinsohni) gehituta eta askok Cetacea ordenaren sailkapen patroitzat duten baina zaharkituta geratu den Rice-renarekin (1998) bat ez datozen puntuak nabarmentzeko oharrekin.
  • Zerrendan espezie aurkitu berri eta desagertu berri (desagerpena 1500 baino beranduago) batzuk daude sartuta.
  • Desagertutako taxoien ondoan † ikurra jarri da.

Balea-bizarrezko baleak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Balea-bizarrezko baleek Cetacea ordenako (baleak, izurdeak eta mazopak) Mysticeti subordena osatzen dute. Balea-bizarrezko baleak balea-bizarrez, uretatik janaria iragazteko xaflez, hornituta daude, eta ez haginez. Bizi diren Mysticeti espezieetakoek enbrioiak direnean bakarrik dituzte haginak. Bale-bizarrak agertu arte Mysticeti fosilek haginak zituzten. Balea-bizarrezko baleen artean, beste itsas ugaztunen artean ez bezala, emeak arrak baino handiagoak dira, eta inoiz bizi izan den animalia handiena talde honetakoa da. Bestalde, balea-bizarrezko baleek arnasa hartzeko arnas zulo bi dituzte goialdean.

Izen zientifikoa "sudurpeko" esan gura duen Grezierazko mystax hitzetik, dator.

Subordenak lau familia eta hamalau ondo ezagututako espezie ditu. Balaenoptera omurai aurkitu berriaz gutxi jakiten da eta oraindino ez dauka izen arruntik.

Mysticeti subordena. Flower, 1864

Balea urdina (Balaenoptera musculus)

Haginezko baleak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fitxategi:Sperm whale1b.jpg
Zeroi edo kaxalotea (Physeter catodon)

Haginezko baleak Odontocetien subordenakoak dira. Subordenaren izenak aditzera ematen duen legez, balea hauek haginez hornituta daude, ez balea-bizarrez. Haginezko baleak arrain, txipiroi eta, batzuetan, itsas ugaztunez elikatzen diren ehiztari gogotsuak dira. Hurrengo zerrendan agertzen diren baleez gain, mazopak eta izurdeak ere subordena honetakoak dira. Haginez hornitutako baleek arnasa hartzeko arnas zulo bakarra dute buruaren gainean. Ezaugarri hori lehengo arnas zulo bietatik batak bestea gailentzetik dator, ez arnas zulo biak bat egitetik.

Odontoceti subordena. Flower, 1867

Ezpalartak edo orkak (Orcinus orca)

Desagertutako baleak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Archaeocetiena beste balea talde bat zen, gaur egungo baleen aurrekoak izan zirela uste den eta desagertuta dauden balea goiztiarrez osatua. Gehien bat generoak ezagutzen dira ez espezieak. Hala ere, desagertu diren bale guztiak ez dira Archaeocetien taldekoak.

Ikus[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Rosenbaum eta l.ek (2000) eta Brownell eta l.ek (2001) generoan hiru espezie daudela frogatu zuten; Rice-ren arabera (1998) E. glacialis espeziea bakarrik zegoen, eta E. japonica eta E. australis haren subespezieak ziren.
  2. Rice-k (1998) Balaenoptera brydei espeziea zegoela uste zuen baina Mead-ek eta Brownell-ek (2005) Balaenoptera edeni espeziearen sinonimotzat hartzen dute. Wada-k eta l.ek 2003an Balaenoptera omurai balea espezie berria deskribatu zuten baina; Mead-ek e Brownell-ek (2005)hau ere hartzen duteBalaenoptera edeniespeziaren sinonimotzat, oraingoz behintzat, eta behin-behinean bada ere.
  3. Rice-ren arabera (1998) hirugarren espezie bat ere badago, Delphinus tropicalis, Itsaso gorrian eta Ozeano indikoan bizi dena baiana Jefferson eta Van Waerebeek-ek (2002), burezurretako azterketa morfometrikoen bidez, D. Capensis espeziearen barietatea dela uste dute.
  4. Mikhalev eta l. (1981) eta Berzin eta Vladimirov (1982,1983) ikerlari errusiarrek 80en hamarkadaren hasieran Orcinus nanus eta O. glacialis espeziak deskribatu zituzten, baina, ebidentzia ahulengatik, taxonomista gehienek ez dituzte onartzen espezie hauek. Rice-k (1998) onartu zuen O. glacialis espeziea taxoi bat izan zitekeela baina bere lanean ez zuen sailkatu ez espezie legez eta ez subespezie legez. Rice-k (1998), eta geroago Mead eta Browell-ek (2005), O. nanusa nomen nudumtzat hartu zuten.
  5. Monteiro-Filho eta l.-ek (2002) Sotalia guianensis itsasoan bizi direnentzat eta Sotalia fluviatilis Amazonas ibaian bizi direnentzat erabiltzea iradoki zuen.
  6. Rice-k (1998) Sousa plumbea hirugarren espeziea ere onartzen du, baina IWC-ren zientzia komiteak, jarrera kontserbakorragoa hartuz, azterketa morfologiko eta genetiko gehiago egin arte espezie bi bakarrik onartzea erabki zuen.
  7. Reyes, Van Waerebeek, Cáredenas eta Yáñez-ek (1996) Mesoplodon bahamondi moko-balea berria deskribatu zuten, baina van Helden eta l.ek (2002), DNA-ren konparaketaz, Mesoplodon traversii espeziea zela konturatu ziren, ordutik sinonimotzat hartzen dira izen biak.
  8. Rice-k (1998) generoa beste familia batekoa dela dio, Koggidae familiakoa.
  9. Rice-k (1998) Platanista gangetica espeziearen azpiespeziea dela dio; Mead eta Brownell-ek (2005) espezietzat dute.
  10. Oraingoz adituak ez datoz bat familia honen osaketaz. Mead eta Brownell-ek (2005) hiru generoak familia berberean sartzen dituzte, Iniidae familian; Rice-k (1998) genero bakoitzak familia ezberdin batean kokatzen du (Iniidae, Lipotidae e Pontoporiidae); eta Yang eta l.ek (2002) Lipotes generoa bakarrik banatzen du, Lipotidae familian sartuz.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • MEAD, J. G.; BROWNELL, R. L. (2005). Order Cetacea. In: WILSON, D. E.; REEDER, D. M. (Eds.) Mammal Species of the World: A Taxonomic and Geographic Reference. 3ª edição. Baltimore: Johns Hopkins University Press. p. 723-743.
  • RICE, D. W. (1998). Marine Mammals of the World: Systematics and Distribution. Society of Marine Mammalogy, Special Publication, nº4, Kansas:Allen Press, 213 pp.
  • BEASLEY, I., ROBERTSON, K.M., ARNOLD, P. (2005). Description of a new dolphin, the Australian snubfin dolphin Orcaella heinsohni sp. n. (Cetacea, Delphinidae). Marine Mammal Science 21 (3), 365-400.
  • REEVES, R. R.; SMITH, B. D.; CRESPO, E. A.; SCIARA, G. N. (2003). Dolphins, Whales and Porpoises: 2002-2010 Conservation Action Plan for the World's Cetaceans. IUCN/SSC Cetacean Specialist Group. Cambridge: IUCN. 139 pp.
  • MANSUR, A. (1998). Vizinhos da Pesada. Super Interessante. ano 12, n°7.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • BERZIN, A. A.; VLADIMIROV, V. L. (1982). Novyi vid kosatok iz Antarktiki. Priroda 6: 31-32.
  • BERZIN, A. A.; VLADIMIROV, V. L. (1983). Novyi vid kosatku (Cetacea: Delphinidae) iz vod Antarktiki. Zoologicheskiy Zhurnal 62: 287-295.
  • BROWNELL Jr., R. L.; CLAPHAM, P. J.; MIYASHITA, T.; KASUYA, T. (2001). Conservation status of North Pacific right whales. Journal of Cetacean Research and Management (Special Issue) 2: 269-286.
  • JEFFERSON, T. A.; Van WAEREBEEK, K. (2002). The taxonomic status of the nominal dolphin species Delphinus tropicalis van Bree, 1971. Marine Mammal Science 18: 787-818.
  • MIKHALEV, Y. A.; IVASHIN, M. V.; SAVUSIN, V. P.; ZELENAYA, F. E. (1981). The distribution and biology of killer whales in the Southern Hemisphere. Report of the International Whaling Commission 31: 551-566.
  • MONTEIRO-FILHO, E. L. A.; MONTEIRO, L. R.; dos REIS, S. F. (2002). Skull shape and size divergence in dolphins of the genus Sotalia: a tridimensional morphometric analysis. Journal of Mammalogy 83: 125-134.
  • ROSENBAUM, H. C.; BROWNELL Jr., R. L.; BROWN, M. W.; SCHAEFF, C.; PORTWAY, V.; WHITE, B. N.; MALIK, S.; PASTENE, L. A; PATENAUDE, N. J.; BAKER, C. S.; GOTO, M.; BEST, P. B.; CLAPHAM, P. J.; HAMILTON, P.; MOORE, M.; PAYNE, R.; ROWNTREE, V.; TYNAN, C. T.; BANNISTER J. L.; DeSALLE, R. (2000). Worldwide genetic differentiation of Eubalaena: questioning the number of right whale species. Molecular Ecology 9: 1793-1802.
  • REYES, J. C.; Van WAEREBEEK, K.; CÁRDENAS, J. C.; YÁÑEZ, J. L. (1996). Mesoplodon bahamondi sp. n. (Cetacea, Ziphiidae), a new living beaked whale from the Juan Fernández Archipelago, Chile. Boletín del Museo Nacional de Historia Natural, Chile 45: 31-44.
  • van HELDEN, A. L.; BAKER, A. N.; DALEBOUT, M. L.; REYES, J. C.; Van WAEREBEEK, K.; BAKER, C. S. (2002). Resurrection of Mesoplodon traversii (Gray, 1874), senior synonym of M. bahamondi Reyes, Van Waerebeek, Cárdenas and Yáñez, 1995 (Cetacea: Ziphiidae). Marine Mammal Science 18: 609-621.
  • YANG, G.; ZHOU, K.; REN, W.; JI, G.; LIU, S.; BASTIDA, R.; RIVERO, L. (2002). Molecular systematics of river dolphins inferred from complete mitochondrial cytochrome-B gene sequences. Marine Mammal Science 18: 20-29.
  • WADA, S.; OISHI, M.; YAMADA, T. K. (2003). A newly discovered species of living baleen whales. Nature 426: 278-281.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]