Baleares gurutzaontzia

Koordenatuak: 37°52′18″N 0°52′00″E / 37.8717°N 0.8667°E / 37.8717; 0.8667
Wikipedia, Entziklopedia askea
Baleares gurutzaontzia
Fabrikazioa
FabrikatzaileaSociedad Española de Construcción Naval
Ekoizpen-lekuaSociedad Española de Construcción Naval
Historia
Zerbitzuaren hasiera1936ko abenduaren 28a
Inaugurazioa1932ko apirilaren 20a
KudeatzaileaSpanish Nationalist Navy (en) Itzuli
Erregistro-herrialdeaEspainia
GatazkaBattle of Cape Palos (en) Itzuli
Kokapena
Koordenatuak37°52′18″N 0°52′00″E / 37.8717°N 0.8667°E / 37.8717; 0.8667
Ezaugarriak
Dimentsioak12,57 (altuera) × 6,51 (zingoa) × 19,52 (erruna) × 193,9 (luzera) m
Erruna19,52 m
Zingoa6,51 m
Potentzia9.000 Zp
Abiadura33 kn
Edukiera800 Tripulazio
Autonomia1.235 nmi (33 kn)
8.000 nmi (15 kn)
Palosko Guduaren aire-argazkia.
Palosko Guduaren aire-argazkia.

Baleares gurutzaontzia, Canariasen bikia, Espainiako Armadako Canarias klasea osatzen zuen gurutzaontzi astuna izan zen. Gerra Zibilean matxinatuek erabili zuten, eta Palos Lurmuturreko guduan hondoratua izan zen, errepublikazaleen torpedoek jota.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Miguel Primo de Riveraren diktadurapean eraikitzen hasi zen. Lanak Sociedad Española de Construcción Naval enpresak egin zituen, Vickers-Armstrong enpresa britainiarren menpekoa; hori dela eta, bere diseinua Royal Navyren County klasean oinarritu zen. Bigarren Errepublikaren aldarrikapenak eta Primo de Riveraren proiektuaren berrikuspenak eraikuntza lanak atzeratu zituen; 1932an uretaratu zen arren, 1936ko uztailean Baleares oraindik portuan amarratua eta amaitu gabe zegoen.

Borroka ekintzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espainiako Gerra Zibilaren hasieran, oraindik amaitu gabe zegoela hasi zen zerbitzuan, 1936ko abenduan, eta ez zuen bere laugarren artilleria dorrea 1937ko udara arte muntatu.[1]

  • 1937ko otsailean Canarias eta Almirante Cervera gurutzaontziekin Malagako guduan parte hartu zuen, hiriburutik ihesi ari ziren zibilak bonbardatuz. Malaga-Almeria Errepideko Sarraskia izenez ezagutzen dena nazioarteko lotsa suposatu zuen matxinatuendako (12.800 zibil baino gehiago hil zituzten), eta ezkutatzen saiatu ziren.[2]
  • 1937ko maiatzak 25eko egunsentian, laino artean petroliontzi bat zaintzen ari zela, aurreko 2 errepublikar suntsitzaileak eta errepublikar flota osoaren artetik igaro zen, 2 gurutzaontzik eta 6 suntsitzailek osatutakoa, soilik lehenak ikusi zituelarik, ondoriorik gabe tirokatu zituena.
  • 1937ko uztailak 12an, Valentzia parean, 2 merkatalontzi zaintzen ari ziren 6 errepublikar suntsitzailekin topatu zen, borroka labur bat gertatu zelarik, honen ondoren, merkatalontziek eta suntsitzaileek, Balearesen jazarpenetik ihes egitea lortu zutelarik.
  • 1937ko irailak 7an, 4 merkantzia-ontzi errepublikar ikusi zituen, Libertad eta Mendez Nuñez gurutze-ontziek eta 6 suntsitzailek zainduak, Cherchell lurmuturraren parean, Aljerian. Batere parekaturik ez zegoen borroka bat hasi zen, eta Libertad jotzea lortu zuen, baina, aldi berean, honek Baleares jo zuen, 120 milimetroko munizioko painolean sute arriskutsu bat eragin zuena, hau gora-behera, merkantzia-ontziak Espainia errepublikarrera ez iristea lortu zuelarik.[3]

1938ko martxoaren 5etik 6rako gauean, Baleares, Canarias eta Almirante Cervera gurutzaontziak Italiatik zetorren konboi bat eskoltatzen ari ziren. Ustekabean, ontzi matxinatuak errepublikazaleekin topo egin zuten, Palos Lurmuturreko Gudua bezala ezagutu denari hasiera emanez. 02:20ak inguruan, hainbat torpedok Balearesen kroskoa jo zuten, itxuraz Lepanto suntsitzaileak jaurtita. Ontziaren erdigunea eta munizio gunea hondatu zituen, kalte larriak eraginez; gurutzaontzia brankatik hondoratzen hasi zen. HMS Boreas eta HMS Kempenfelt suntsitzaile ingelesak naufragoen erreskatera joan ziren. 435 pertsona salbatu zituzten, eta 786 desagertu ziren, tartean Manuel Vierna kontralmirantea eta Isidro Fontenla komandantea.[4] Salbamenduan, hegazkin errepublikarrek suntsitzaile ingelesak bonbardatu zituzten nahi gabe, Baleares gurutzaontziarekin nahastuz; Boreas untzian hildako bat eta lau zauritu eragin zituzten.[5]


Oroigarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Balear Uharteetako hiriburu den Palma de Mallorcan, itsasontzia hondoratu zenean hil zirenen omenezko monumentu bat eraiki zen. Francesc Roca Simó arkitektuak diseinatu zuen, eta bere etorkizuna eztabaidan dago.[6]

Hildako 18 marinel ondarroarrak zirenez (eskifaian guztira Ondarroako 47 marinel zeuden), herri honetan bi monumentu eraiki ziren: bata Arta Puntan eta bestea kanposantuan. Lehenengoa 2019ko sabotai batean suntsitu zuten.[7]

Baleares gurutze-ontzian 1938an hildako errekete ondarroarren omenezko gurutzea Ondarroako Arta Puntan, 2019 urtean.
Baleares gurutzaontzian 1938an hildako errekete ondarroarren omenezko gurutzea Ondarroako Arta Puntan, 2019 urtean.

Donostiako Pasealeku Berrian gaur egun Jorge Oteizaren Eraikuntza Hutsa eskultura dagoen toki berean, zentzu bereko monumentua altxatu zuten (baseliza eta monumentua), Balearesen hildako gipuzkoar guztien izenekin; azken eraikin hau, Franco hil ondoren, Donostiako Udalak kendu zuen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Aguilera, Alfredo (1968). Buques de la Armada Española. Crónicas y Datos del 1885 al Presente. Madrid.
  2. Preston, Paul (2011). «5». El holocausto español. DEBATE. p. 252.
  3. 1887-1977., Alonso, Bruno,. (2006). La flota republicana y la guerra civil de España : (memorias de su Comisario General). Ediciones Espuela de Plata ISBN 8496133753. PMC 81251401. (Noiz kontsultatua: 2019-01-17).
  4. 1936-, Alpert, Michael,. ([2008]). La Guerra Civil española en el mar. Crítica ISBN 9788484329756. PMC 433403157. (Noiz kontsultatua: 2019-01-17).
  5. «Combate del Cabo de Palos» www.revistanaval.com (Noiz kontsultatua: 2019-01-17).
  6. (Gaztelaniaz) «Patrimonio protege el monolito de Sa Feixina para que no lo derriben» ELMUNDO 2017-06-07 (Noiz kontsultatua: 2019-01-17).
  7. (Ingelesez) Berria.eus. «Arta puntako gurutzea, lurrean» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-01-17).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]