Baleen badia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Baleen badia (ingelesez Bay of whales) Ross izotz hesiaren parean, Roosevelt uhartearen iparraldean dagoen izotzezko portu bat da.

Hego Polorako Amundsen espediziorako 1911n, Richard Evelyn Byrden 1928-1930 eta 1933-1935eko espedizioetarako eta Estatu Batuetako Zerbitzu Antartikoaren 1939-1941eko mendebaldeko baserako base bezala balio izan zuen izotzezko portu natural bat da.

Portuaren konfigurazioa etengabe aldatzen da. 1934ko Byrden espediziorako azterketa batek gertaera hau bi izotz sistema ezberdinen gurutzaketagatik gertatzen dela adierazi zuen, izotz sistema hauen mugimenduek Roosevelt uhartearen presentziaren eragina jasaten dutelarik.

Badia hala izendatu zuen Ernest Shackletonek Nimrod espedizioan zehar, 1908ko urtarrilak 24an ikusi ziren balea ugarien ondorioz.

Itsasontzi izotzapurtzaile ozeanografikoa badian
Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak