Balerdi

Koordenatuak: 43°01′53″N 2°02′00″W / 43.031397°N 2.033342°W / 43.031397; -2.033342
Wikipedia, Entziklopedia askea
Balerdi
Datu orokorrak
Garaiera1.197
Motamendi
Geografia
Map
Koordenatuak43°01′53″N 2°02′00″W / 43.031397°N 2.033342°W / 43.031397; -2.033342
MendikateaAralar
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
Mendizaletasuna
Ohiko bideaGaintzatik
LuberriLuberri

Balerdi edo Mallozar Aralarko Malloetako mendi bat da, 1195 metro garai. Gipuzkoa eta Nafarroa arteko mugan dago, nahiz eta zehazki mendi honen gailurra Nafarroaren barnean metro eskas batzuengatik egon. Urreako Haitza mendiaren alboan dago.[1]

Balerdi da Aralarko Malloetako mendirik adierazgarrienetakoa, altuena ez bada ere, batez ere Araitz haranaz gain erakusten duen itxura bikain eta ikusgarria dela eta.

Itxura beldurgarria du Balerdik Azkarate aldetik ikusiz gero, baina atzealdetik doa ohiko bidea. Horrek ez du esan nahi tontorrera iristea erraza denik, aldapa handia baita bai Amezketa aldetik eta bai Gaintzatik. Tontorrerako azken metroak, gainera, gandor estu batetik paseaz egin behar dira (argazkietan) eta nahiko leku txarra izan daiteke bustita badago.

Abiapuntuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Igotzeko ohiko lekuak hauexek ditugu:

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko Mendien Katalogoa 2007ko otsaila, 2009ko apirila, Euskal Mendizale Federazioa. Katalogo horretako toponimoek Euskaltzaindiaren Onomastika Batzordearen oniritzia dute. (EODA)
    Balerdi (Mendikat)

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa