Baliabideen agortze

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Baliabideen agortzea edo eskasia, baliabide basikoen faltari deritzo; ura, janaria, energia, etxebizitza... beharrezkoak aitortzen direnak gure gizartean ondo bizi ahal izateko eta gure behar minimoak asetzeko.

Gehienetan, gizarte bakar batek ez ditu bere eskuan bere biztanleak asetzeko bezain beste baliabide, eta horregatik aldaketak eta ongizate materialen eta zerbitzuen merkatua beharrekoak dira. Eskasia horrek, gizartearen beharrak zein helburuak priorizatzera bultzatzen gaitu.


Eskasiaren kausak

Ekonomian eskasia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Honen definizioa da ez dela existitzen produktu baten beharrezko kantitatea nahi duten guztien beharrak asetzen dituena. Eskasia horren barnean dagoen edoizein behar zein produktuak prezio jakin bat dauka; bestela, doainekoa izango balitz, horren edozein kantitate lortu ahal izango zenuke.

Metaketaren ondorioz eskasia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Produktuen eskasia dagoenean, eskasia general bat sor daiteke edo bestela, gizartearen alor batean bakarrik. Aldi berean, produktu baten kantitate handiak eman daitezke pertsona zehatz batzuen eskuetan, gizarte batean, talde zein herri batean beste pertsona, gizarte, talde zein herri batzuen eskasiaren ondorioz.

Eskaintza eta eskariarengatik eskasia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ekonomia alorrean, eskasia faktore batzuengatik ematen da, bi taldetan banatzen direnak: - Eskariaren gorakadarengatik - Baliabideen beherakada edo agortzearengatik Baliabideen agortzearen artean natura hondamendiak, edo gizaki bizidunek sortaraziko hondamendiak eta gastua eta kontsumoa aztoratzen dituen aldaketa ekonomikoak daude.

Biologian eskasia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Biologia arloan, eskasia edo agortze hitzak, zenbait espezien faltari edo eskasiari deitu daiteke. Espezie horiek, gehienetan egongo dira lege lokalen, nazionalen zein internazionalen babes pean.


Natura baliabideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Natur baliabide batzuk ezaugarri sakon batzuk erakusten dute. Aldiz, beste batzuk kontsideratzen dira jario bezala. Lehenengoak agortezinak dira. Lehenengoak, agortezinak dira, bigarrenak aldiz, bakarrik agortuko dira erauzten badira eta daudenak baino gehiago erabiltzen badira. Naturak hornitzen dituen hondoak, baliabide mineralak bezala, agortu daitezke azkar edo aurreztu daitezke erabilera luzatzeko. Denboraren baliagarritasunaz ados egonez, generazio tasaz (edo birsortze) eta erabilgarritasun erritmoa edo kontsumoa berriztagarrietan edo ez berriztagarrietan sailkatzen dira. Baliabide natural berriztagarriak hondakin biotikoei erreferentzia egiten dute, hauek atera ostean birsortu egiten dira. Gehiegi erabiltzeagatik baliabidea iraungi batean bihurtu dezake (basoak bezala adibidez) edo mugagabekoak (eguzki argia, haizea, marea etab). Aldiz, baliabide ez berriztagarriak gehienetan birsortze zikloa erritmoaren azpitik dago. Batzuetan, gehiegikeria eta kontrolgabea dira agorkorrak bihurtzen dutena, adibidez espezien galtzea. Beste fenomeno bat izan daiteke baliabidea egotean baina ezin erabiltzea, ur kontaminatuarekin gertatzen den bezala. Baliabideen kontsumoa elkartuta dago hondakinaren produkzioarekin: gero eta gehiago kontsumitu hondakin gehiago egongo dira.

Baliabide berriztagarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Baliabide berriztagarriak erabiltzeagatik agortzen ez direnak dira berriro agertzen direlako neurri berdinean. Hau esan nahi du gehiegi erabiltzen baditugu, ateratzeko neurriaren gainetik erabiltzen baditugu, berriztagarriak izateari utziko diola. Kategoria honen barruan ura eta biomasa daude. Baliabide batzuk baliabide etengabekoetan sailkatzen dira asko erabiltzen badira ez direlako agortuko. Baita ere aurkitu ditzakegu energi iturriak, naturako fenomeno batzuk gai direnak energia emateko edozein modura. Baliabide energetikoak ere deitzen zaie.

Baliabide ez berriztagarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Baliabide ez berriztagarriak erabiltzeagatik agortzen direnak dira berriro ez direlako ateratzen, ez direlako birsortzen. Baliabide hauek bakarrik kantitate zehatzetan existitzen dira. Baliabide hauen adibiderik nagusiena erregai fosilak (petrolioa, ikatza) dira. Hala ere, berriztaezineko “etiketa” dute zeren eta haien birsortze prozesua oso luzea eta motela da. Hauek dira gure etorkizunean faltan botako ditugunak.

Botere ekonomikoarengatik eskasiaren promozioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere liburuan, Eskasiaren sortzaileak. Ongizatetik beldurrera, David Anisik, botere ekonomikoaren dominiak beste botere batzuen gainean erregulatzearen beharra ikusten du, eta horrek, eskasiaren merkatu berrien sorrera suposatzen du: lanetik kanporaketak, desenplegua galarazten dituen salarioak deusezteko, hezkuntza, sanitatea eta seguritatea moduko ongizate publikoen merkatalizazioa, sarrera ezonezkoetan eta oso kostutzuetan bihurtzen ari direlarik.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1. Boyes, William, Melvin, Michael (2011), Economics, South-Western Cengage Learning 2. David Anisi, Creadores de escasez. Del bienestar al miedo (1995)