Balio erantsi

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Balio erantsia ondasun eta zerbitzuek ekoizpen-prozesuan hartzen duten balio ekonomiko edo gainbalioa da. Bestela esanda, ekoizpen-prozesu batek ekoizpenean erabili diren lehengaiei gehitzen dion balio ekonomikoa.

Adibideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Garraiolari batek gai batzuk A puntutik B puntura eramaten baditu eta gai horiek B puntuan balio handiagoa baldin badaukate A puntuan baino, garraiolariak balio erantsia gehitu die garraiatu dituen gai horiei.
  • Mekanikari batek ez dabilen makina bat konpontzen badu, makina konponduak balio handiagoa izango du konpondu eta gero ez zebilenean baino. Mekanikariak balio erantsia gehitu dio ez zebilen makinari.
  • Intelektual batek barreiaturik zegoen informazioa bildu eta sistematizatu egiten badu, informazioari balio erantsia gehitu dio.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Ekonomia Artikulu hau ekonomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.