Balio nominala eta balio erreala (ekonomia)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Ekonomian, balio nominala aldi jakin bateko moneta-unitate jakin batean neurtutako kopuru ekonomiko baten balioa. Balio nominal horri inflazioaren eragina ezabatzen zaionean, kopuruaren balio erreala kalkulatu dela esaten da. Bihurketa hori prezioen igoera adierazten duen deflaktatzaile baten bitartez egiten da. Adibidez, familia batek bi hilabetetan 1000 eta 1100 euroko elikadura-gastuak izan ditu bi hilabetetan hurrenez hurren; hilabete batetik bestera prezioak %10 igo badira, gastu erreala 1100/1.1=1000 da eta ondorioz, kopuru errealak alderatuz, familiak ez du gehiago kontsumitu.


Ekonomia Artikulu hau ekonomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.