Balkan probintzia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Balkan

Estatua TurkmenistanTurkmenistan
Hiriburua Balkanabat
TurkmenistanBalkan.png
Azalera
138.000 km²
Biztanleria
Dentsitatea
424.700 ()
3,3 bizt/km²

Balkan probintzia (turkmenieraz Balkan welaýaty, errusieraz Балканский велаят), Turkmenistaneko welayatlar edo probintzietako bat da. Herrialdeko mendebaldeko muturrean kokatua dago, Uzbekistan, Kazakhstan, Kaspiar Itsasoa eta Iranekin muga eginez. Balkanabat da bere hiriburua, lehen, Nebit Dag bezala ezaguna. 138.000 kilometro karratuko azalera eta 424.700 biztanle inguruko biztanleria ditu. Bere 3,3 biztanle kilometro karratuko dentsitatea, Turkmenistaneko baxuena da.

Beste hiri garrantzitsu batzuk Turkmenbashi (Türkmenbaşy), Gumdag, Serdar, Hazar, Etrek eta Esenguly dira.

Probintziak, energia erreserba garrantzitsuak ditu, Turkmenistaneko gas naturalaren ekoizpenaren %94a, eta petrolio ekoizpenaren %12a suposatzen dutenak. Elektraindarraren %18a ere ekoizten du. Ur hornikuntza baxua dela eta, nekazaritzak ez du garrantzi handirik.

[aldatu] Banaketa administratiboa

[aldatu] Barrutiak

  • Bereket barrutia (antzina Gazanjyk)
  • Esenguly barrutia
  • Etrek barrutia (antzina Gyzyletrek)
  • Magtymguly barrutia (antzina Garrygala)
  • Serdar barrutia (antzina Gyzylarbat)
  • Türkmenbaşy barrutia

[aldatu] Hiriak


Geografia Artikulu hau geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak