Balkar

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Balkar herria
Caucasus-ethnic balkaren.png
Balkar etniaren kokapena Kaukasian
Biztanleak guztira 134.000 inguru
Biztanleria nabarmena duten eskualdeak  Errusia 112.924 (2010[1])

 Kazakhstan 1.798 (2009)
 Kirgizistan 1.512 (1999)
 Turkia 18.512 (1998)

 AEB 3.542 (2010)
Hizkuntza Karatxaiera-balkarera, errusiera
Erlijioa Sunismoa
Zerikusia duten beste giza taldeak Karatxaiak

Balkarra[2](karatxaiera-balkareraz: малкъар, malqar singularrean; малкъарла, malqarla pluralean) Ziskaukasian bizi den turkiar herria da. Kabardekin batera Kabardino-Balkariako jatorrizko etnietako bat da. Errepublika autonomo horretako biztanleriaren %12,7 dira (2010[1]). Etnia, kultura era hizkuntzaren aldetik, balkarrak eta Karatxai-Txerkesian bizi diren karatxaiak herri bera dira[3]. Beren hizkuntza, karatxaiera-balkarera, turkiar familiakoa, mendebaldeko edo kiptxak taldekoa eta pontokaspiar azpitaldekoa da[4]

Alemania Naziarekin kolaboratu zutela leporaturik, 1944an balkarrak Erdialdeko Asia eta Siberiara deportatuak izan ziren. 1956 arte ez zitzaien itzultzeko baimena eman[5].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c 2010eko Errusiako erroldaren emaitzak Gks.ru
  2. Kabardino-Balkaria Berriaren Estilo Liburua. Berria.info
  3. Urtzi URRUTIKOETXEA: «Sotxiren itzalean, Zirkasia» Paperekoa.berria.info
  4. Karatxaiera Linguamón. 10.gencat.net
  5. Kabards and Balkars Minorityrights.org
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Balkar Aldatu lotura Wikidatan