Balkhax
|
||||||
|---|---|---|---|---|---|---|
2000ko apirilaren 18ko satelitezko fotografia. |
||||||
| Kokalekua | Kazakhstan | |||||
| Garaiera | 341.4 m | |||||
| Zabalera | 19-74 km | |||||
| Luzera | 605 km | |||||
| Bataz besteko sakonera | 5.8 m | |||||
| Gehienezko sakonera | 25.6 m | |||||
| Arroa | 16.996 km² | |||||
| Ertzaren luzera | 2.385 km | |||||
| Betebidea | Ili ibaia, Karatal ibaia, Aksu ibaia, Lepsi ibaia, Byan ibaia, Kapal ibaia eta Koksu ibaia | |||||
| Hustubidea | lurruntzea | |||||
Balkhax[1] (kazakheraz Балқаш Көлі; errusieraz Озеро Балхаш) Erdialdeko Asian dagoen ur gaziko aintzira da, Kazakhstan hego-ekialdeko aldean. Aintzirako ibai nagusia Ili ibaia da, baina beste zazpi ibai txikietatik ere hartzen du ura: Karatal ibaia, Aksu ibaia, Lepsi ibaia, Byan ibaia, Kapal ibaia eta Koksu ibaia. Erdialdeko Asiako arro endorreikoan kokatzen da Kaspiar Itsasoa eta Aral itsasoarekin batera.
Aintzira azaroaren bukaeratik udaberrira izoztuta dago.
Historia [aldatu]
103 urtetik VIII.menderaino, txinatarrek aintzirari Pu-Ku edo Bu-Ku deitzen zioten. Qing dinastian, aintzira Txinako ipar-mendebaldeko muga zen. Hala ere, 1871an sinatutako Itunari esker, bai aintzira bai bere eskualdea Errusiar Inperioaren eskuetan bukatu zen. 1991an Sobietar Batasuna desagertu zenean, Kazakhstanen barruan egongo zen.
Erreferentziak [aldatu]
- ↑ Euskaltzaindia (2012-06-29), 171. araua: Asiako toponimia, http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0171.pdf. Noiz kontsultatua: 2013-02-10
Koordenatuak: 46°32′27″N 74°52′44″E / 46.54083°N 74.87889°E