Ballina (Mayoko konderria)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Ballina
Béal an Átha

Ballina (Mayoko konderria)
Erdigunea.
Ballinako bandera

Ballinako armarria

Estatua Irlandako ErrepublikaIrlandako Errepublika
Banaketa administratiboa Mayoko konderria
Lurralde Historikoa
Konderria
Flag of Connacht.svg Connacht
Flag of county Mayo.svg Mayoko konderria
Herritarra Ballinatar
Koordenatuak

54°06′46.57″N 9°09′04.47″W / 54.1129361°N 9.1512417°W / 54.1129361; -9.1512417Koordenatuak: 54°06′46.57″N 9°09′04.47″W / 54.1129361°N 9.1512417°W / 54.1129361; -9.1512417

Ballina (Mayoko konderria) non dagoen adierazten duen Irlandako Errepublika-ko/-go/-eko mapa
Ballina (Mayoko konderria)
Garaiera 7 m
Biztanleria 10.361 bizt. (2011)
Sorrera 1723
http://www.ballinatc.ie/

Ballina (irlanderaz Béal an Átha edo Béal Átha an Fheadha, "Gotorlekuaren Ahoa") Irlandako Mayo konderrian dagoen bigarren udalerria da. 2011ko erroldaren arabera 10.361 biztanle zituen. Moy ibaiak zeharkatzen du herria.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

K.a. 2000 urteko trikuharri bat dago ballinako tren geltokiaren ondoan, bertakoek "Erraldoien mahaia" izenaz ezagutzen dute. Honek erakusten du eremua aspalditik populatua izan zela.

Encyclopædia Britannicak dioenez Ballinaren lehenengo aipamena 1375ekoa da, monasterio agustindar bat bertan sortu zela esaten denekoa. XV mendearen bukaeran edo XVI hasieran Belleek sortu zen, gaur egun Ballinako auzoa dena. Ballina bera Sir Charles O'Harak (Tyrawleyko baroiak) fundatu zuen 1723an.

Frantziar soldaduak Killalara (Ballinaren iparraldean) iritsi ziren 1798ko Irlandako matxinadan parte hartzeko asmoz. Humbert generala zen frantziarren buru zetorrena.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Moyne abade-etxea: 1462ko monasterio frantziskotarraren aztarnak dira.
  • San Muredach katedrala: 1845eko eraikina da. Dorrea 1855ean osatu zen.
  • Moy ibaiaren ertzeko georgiar etxeak.
  • Izotz Etxea.

Hiri senidetuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ballina (Mayoko konderria) Aldatu lotura Wikidatan