Ballon d'Alsace

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Ballon d'Alsace

Ballon d'Alsace (alemanez Elsässer Belchen, 1247 metro), Lorrena, Alsazia eta Franche-Comté frantziar eskualdeen arteko mugan dagoen mendi bat da. Bere tontorretik Vosge mendiak, Rhin ibaiaren harana eta Oihan Beltza ikus daitezke.

Tontorrera daroan bidea 1171 metroko altueran dago.

Ballon d'Alsace Frantziako Tourrak igo zuen lehen mendatetzat jotzen da, 1905eko uztailak 11n. Mendate honen tontorrera iritsi zen lehena René Pottier izan zen, eta etapa hori irabazi zuena Hippolyte Aucouturier izan zen. 2005eko Frantziako Tourraren 9. etapan mendate hau igaro zuen mendate honen lehen igoeraren mendeurrena ospatuz.

Koordenatuak: 47°49′20″N 6°50′43″E / 47.82222°N 6.84528°E / 47.82222; 6.84528 (Ballon d'Alsace)

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ballon d'Alsace Aldatu lotura Wikidatan