Baltasar de Echave Rioja
Wikipedia(e)tik
Baltasar de Echave Rioja Mexikoko pintorea izan zen (Mexiko, 1632 - 1682), Baltasar de Echave Orioren iloba. Pintura-ikasketak egin ondoren, Gipuzkoan eta Bizkaian jarri zen bizitzen. Margotu zituen koadrorik gehienak Mexikoko San Carlos akademian eta Europako hainbat herritan daude sakabanaturik. Gaztetako obretan Zurbaranen tenebrismoaren eragina begi bistakoa den arren, lan barrokoagoak egin zituen ondoko urteetan. Margolan nagusiak: Santa Katalinaren Martiritza, Elizaren Tenplua eta Erlijioaren Garaipena horma pinturak, San Pedroren Martiritza eta Kristoren Hilobiratzea.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.