Balthus

Wikipedia, Entziklopedia askea
Balthus, 1996.

Balthus, jaiotza-izenaz Balthasar Klossowski de Rola (Paris, Frantzia, 1908ko otsailaren 29a - Rossinière, 2001ko otsailaren 18a), frantses pintorea izan zen.

Biografia

Pintoreak zituen gurasoak eta gazterik ekin zion pintatzeari, Rainer M. Rilke poetaren laguntzarekin. Errealista zen, eta hainbat erretratu eta hiriko paisaia (Kalea, 1933) margotu zituen. Garai hartan surrealistekin harremanak izan zituen, eta Giacomettiren lagun egin zen. Barnealdeko pinturak ere egin zituen, gazteen irudiak erabiliz, batzuetan erotikoak: Gitarra ikasten; Thérèse ametsetan; Egun ederrak; Gela turkiarra.

Balthusek Gustave Courbeten errealismoa aldarrikatzen zuen, baina Italiako quattrocentoaren formak erabiltzen zituen gehiago, batez ere, Piero della Francescarenak. 1970az geroztik, olio-pintura baino nahiago izan zuen mihise gaineko tenpera, bere kolore-sorta neurritsu eta dotoreari hobeto zihoakiolako. 1961etik 1976ra bitartean, Erromako Villa Mediciaren zuzendari izan zen. Dekoratu- eta jantzi-lanak ere egin zituen zenbait antzerki-lanetan: Barraultek 1948an zuzendu zuen Albert Camusen L´état de siège (Setio-egoera) antzerkian, esaterako.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Balthus Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak