Baltistan

Wikipedia, Entziklopedia askea
Eskualdearen mapa.

Baltistan (Urdu: بلتستان) Pakistango iparraldean dagoen herrialdea da, Txinako mugaldean eta Iparraldeko Eremuak izeneko lurraldean kokatutakoa, Kaxmiren. Oso inguru menditsua da, batez beste 3.500 metroko altueran. 300.000-400.000 pertsona bizi dira bertan.

Mugakideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iparraldean Xinjiang (Txina) eta Brooshal (Pakistan), hegoaldean Kargil eta Ladakh (India), mendebaldean Dardistan eta Brooshal (Pakistan) eta ekialdean Siachen glaziarra mugakide ditu.

Barrutiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Inguru naturala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pakistango mendirik altuenak hemen daude kokaturik, Karakorumeko mendigunearen barruan: K2 (8.611 m), Nanga Parbat (8.125 m), Gasherbrum I (8.068 m), Broad Peak (8.047 m) eta Gasherbrum II (8.035 m).

Bestela, sei ibar nagusi ditugu inguru honetan: Gultari, Kharmang (Kartakhsha), Khaplu, Skardu, Shigar eta Rondu.

Hizkuntzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Baltiera da bertako hizkuntza nagusia, tibeteraren aldaera zaharra dena, Kham dialektotik gertu. Izan ere tibetarrak dira populazioaren %60 ingurua. VIII. mendekoak dira lehenengo idatzizko lekukotzak, Manthal herrian, Skardutik hurbil. Jatorrizko idazkera hasi ziren aldatzen XVI. mendean, persierazkoarekin ordezkatuz. Literatura ahozko tradizioan transmititu egin da nagusiki. Ladakheko hizkuntzarekin parekotasun handiak daude.

Gaur egun, eragin handia daukate buruxaski, turkiera eta urdu hizkuntzek baltieran, baita persierazko literatura musulmanak ere. Modu horretan, tibetar jatorritik desbideratu egin da.

Felix Iñurrategi[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Felix Iñurrategi mendigoizale aretxabaletar ezaguna herrialde honetan hil zen 2000. urtean, istripuz, Gasherbrum II mendian behera egiten ari zela.

Bere omenez, eta herrialde honetako biztanleek hainbat urtez Iñurrategi anaiei eta beste mendizale batzuei emandako laguntza eskertuz, 2001ean sortu zuten Gipuzkoan "Felix Baltistan Fundazioa", inguru honetako garapena sustatu nahian.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]