Balutxistan eskualdea
Wikipedia(e)tik
Pakistango talde etniko nagusiak; arrosaz, Balutxistan.
Balutxistan Pakistan eta Iranen artean hedatzen den eskualdea da, Oman itsasoaren ertzean, eta balutxi edo paxtun herri nomadak bizi direna. 1.000 metrotik gora dagoen zabaldi guztiz idorra da, eta basamortu gisako klima du.
Eduki-taula |
[aldatu] Historia
Greziarrek Gedrosia deitu zuten lurralde hau pertsiar akemeniden agintepean egon zen. VIII. mendean, arabiarrek hartu zuten, Persia eta Afganistanen esku egon ondoren. Ingelesak bertan egokitu ziren 1839-1840 urteetan eta 1877an haien protektoratu bihurtu zen. 1887an, inperio indo-britainiarrak bereganatu zuen Balutxistan. 1949tik aurrera Pakistan eta Iran artean zatiturik dago.
[aldatu] Ekonomia
Mahasti, gari eta kotoigintza bideratzen duten oasi zenbait. Behi eta ardi aziendak. Ikatz eta burdina hobiak ditu.
[aldatu] Ikus, gainera
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.