Banakuntza hipergeometriko
Probabilitate teorian eta estatistikan, banakuntza hipergeometrikoa N elementuko multzo edo populazio batean, elementu guztiak bai eta ez (emakume/gizon, akastun/akasgabe, ...) motakoak direlarik kontuan hartutako ezaugarria zein den, x elementu zoriz erauzten badira itzulerarik gabe, x elementu laginean dauden bai motako elementu kopuruaren probabilitate banakuntza da. Itzulerarik gabeko laginketa ebazkizunetan erabiltzen da.
Elementuak hartzen diren multzoko osaketa taula honetan azaltzen da, x lagineko baiezkoak izanik banakuntza hipergeometrikoak aztertzen duen kopurua:
| baiezkoak | ezezkoak | guztira | |
| populazioa | m | N-m | N |
| lagina | x | n-x | n |
Banakuntza hipergeometrikoaren probabilitate funtzioa hau da, koefiziente binomialak erabiliz eta Laplaceren erregelan oinarrituz:

Labur, X zorizko aldagai batek banakuntza hipergeometrikoari jarraitzen diola, N,m,n parametroak izanik, honela adierazten da:
Adibidez, 200 unitateko ontzi batean (N=200) 30 unitate akastun (m=30)eta 170 unitate akasgabe (N-m=170) daude. Zoriz 10 unitate aukeratzen dira itzulerarik gabe.
10 unitatetan dauden akastunen kopurua honela banatzen da:
2 akastun izateko probabilitatea hau da:
Akastun kopuru posibleak 0tik 10era bitartekoak dira.
Propietateak [aldatu]
H(N,m,n) banakuntza hipergeometriko baten itxaropen matematikoa, batez bestekoa alegia, hau da:
Bariantza berriz, hau da:



![\mu=E[X]=\frac{nm}{M}.](http://upload.wikimedia.org/math/3/a/b/3abded1fe6cad7bfa69e1aa48e1fc61f.png)
![\sigma^2=var[X]=\frac{nm}{M}\Big(1-\frac{m}{M}\Big)\Big(\frac{M-n}{M-1}\Big).](http://upload.wikimedia.org/math/f/f/2/ff2072d1e79463b58d5b0335d7ba750f.png)