Banbara
Wikipedia(e)tik
| Banbara | |
|---|---|
| Senegal garaiako banbarak 1890ean | |
| Biztanleak guztira | 5035000[1] |
| Biztanleria nabarmena duten eskualdeak | |
| Hizkuntza | Bamanankana |
| Erlijioa | Islam (sunismoa batez ere) eta erlijio tradizionalak |
Banbara Mendebaldeko Afrikako herria da. Mali, Ginea, Senegal, Mauritania, Burkina Faso eta Boli Kostako lurraldeetan bizi dira. Gaur egun 5.035.000 dira gutxi gora behera eta hauetatik 3.787.000 Malin bizi dira[1]. Beren ekonomia nekazaritzan dago oinarritua. Lurrak taldearenak dira. Garrantzi handia ematen diote erlijioari, eta erlijioa da arte-gai nagusia. Artelan ezagunenak antilopeen irudiak dira. Mande taldeko bamanankan hizkuntzan mintzo dira.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo loturak [aldatu]
- (Gaztelaniaz) Bambara Ikuska.com