Banbara hizkuntza

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Bambara hizkuntza
'Bamanankan'
Non mintzatzen den: Mali, Burkina Faso, Boli Kosta, Gambia, Senegal, Ginea
Eskualdea: Afrikako mendebaldea
Hiztunak: 4,5 milioi
Hizkuntza familia: Niger-Kongo
 Mande hizkuntzak
  Mendebaldeko Mande
   Mandingera
    Bambara–Dyula
     Bambara hizkuntza
Hizkuntza kodeak
ISO 639-1: bn
ISO 639-2: bam
ISO 639-3: bam

 

Bambara.gif
 

Banbara hizkuntza, banbarera edo bamanankana banbara herriaren hizkuntza da. Maliko %80ak hitz egiten du bamanankanez lehengo edo bigarrengo hizkuntza gisa. Bamanankana Niger - kongo hizkuntza taldean sailkatuta dago, talde honetako manden azpi multzoan. Manden hizkuntzak Afrikako mendebaldeko herrialde askotan hitz egiten dira. Mandinga hizkuntzak elkar ulertzen diren manden hizkuntzek osatzen duten multzoa da. Mandinga hizkuntza garrantzitsuenak hauek dira: Bambara (Malin gehien hitz egiten den hizkuntza), Mandenko edo Mandinga (Gambian gehien hitz egiten den hizkuntza eta Ginea-Bissaun), Maninka edo Malinke (Ginean asko erabiltzen den hizkuntza), Kasonka (Senegaleko hegoaldean], Mende (Sierra Leonan erabiltzen dana), Jula (Boli Kosta eta Burkina Fason) , Mandingo eta Yakuba Liberian eta azkenez Ligby Ghanan.. Honez gain, dialekto asko daude herrialde bakoitzean.

Hizkuntza honen zabaltasunen ondorioz, Afrikako mendebaldeko merkataritzarako beharrezko hizkuntza bihurtu da Bambara. Jula hitzak, (Bambara hartzen duen izena herrialde askotan) bamanankeraz merkataria esan nahi du.

Bamanankan hitzak, "bamanan-en hizkuntza" esan nahi du, kan hizkuntza delarik. Bamanan edo batzuetan Bamana idatzita, nazio baten izena da, bamanan hitzaren jatorrizko esanahia, "ama ukatu dutenak" da. Bamanan herriak, Manden nazioteko gizarte patriarka zaharrena da, beste manden guztiak matriarka zirelarik. Bamanen aldaketa hau, matriarkatik patriarkara, Mianka herriaren inbasioaren ostean gertatu zen.

Bamanankana idazkera asko izan ditu historian zehar. Arabiar alfabetoarekin eta alfabeto latinoarekin bambara hizkuntza idazteko ahalegin ez berdinak , ez dira oso arrakastatsuak izan.

Bamanankanean, manden hizkuntza guztietan bezala, doinuak garrantzi itzela dauka. Doinuaren aldaketak esaldi guztiaren esan nahia aldatzen du. Adibidez, ama esateko, "ba" esaten da doinu sakonean, "ba" doinu zorrotzean esanez gero, ama barik, handia esan nahi du, "ba" doinu normalean esaten ba dugu, orduan ibaia esaten ari gara eta honez gain "ba" eztarriarekin ahoskatuta, ahuntza !

1930. urtean Woyo Couloubaly-k alfabeto berria, alfabeto latinoan oinarrituta, sortu zuen. Alfabeto honek 123 karakter ezberdin zituen hasieran.

1949. urtean Soulemana Kante-k N'ko alfabetoa sortu zuen. Alfabeto honek, mandinga hizkuntzetarako eginda dago. 27 karakter ditu et 8 marka diakritiko, doinuen arazoa kontutan hartzeko. N'ko hitzak (un ko ahozkatuta en ko baino) "nik dinot" esan nahi du mandinga hizkuntza guztietan eta volta-gur hizkuntza askotan ere bai. Tradizioak dioenez, 1235.urtean, Sundjata Keïta-k errege aldarrikatu zenean, herriari hitz egin zion esanez, "ni, Sundjata Keïta, zuei zuzentzen naiz, hitz egiten dizutenean N'ko esaten duzuen guztiei"

N'ko alfabetoak mugimendu kulturala berria ekarri du Afrikako mendebaldera. Manden hizkuntza batua sortzea dute helburu N'ko alfabetoaren ikasle eta irakasle askok. Liburu eta lan askok argitaratu dute manden hizkuntza batuan, edo N'ko hizkuntzan, "N'ko-zaleak" esaten duten bezala. Historia, aintzenetako kondairak, atsotitzak edo esaera zaharrak, medikuntza naturala, geografia eta astrologiari buruz dira momentuz lan gehienak. Koran-aren eta Bibliaren itzulpenak ere badaude. Mande gramatikan, eta oinarrizko matematikan ere bai, lan garrantzitsuak egin dira eta orain interneten eta teknologia berrietan hizkuntza hauek sartzeko ahaleginak badaude ere.

Afrika mendebaldeko estatu guztiak, hizkuntza ofizialetzat Europako hizkuntza bat daukate, Ingelesa edo Frantsesa gehienak, hau dela eta, jatorrizko hizkuntzetan hezkuntza eta literatura oso atzeratua dago. Honez gainera, Afrikako estatuen lurraldetasunaren antolaketa dela eta, hizkuntza berbera duten herriak hiru eta askotan lau estatutan daude banatuta, eta estatu bakoitzean hizkuntza afrikar asko daude. Ez da erraza hizkuntza afrikar bat hartzea ofizialtzat besteen gainetik. Egoera honek, bambararen kasuan, tamalgarria da benetan. Malin %80ak hitz egiten du Bambaraz, ez dutenen hitz egiten artean, gehiengoa, hamar urte baino gutxiago duten umeak dira, %30ak bakarrik daki frantsesa eta frantsesa da hezkuntzan erabiltzen den hizkuntza bakarra.

Bamanankeraz alfabetizazio ahaleginak benetan arrakastatsuak suertatzen ari dira nekazariekin, hau ikusita, ikasliburuak pixkanaka itzultzen ari dira bamanankanera, agian laster hezkuntza jatorrizko hizkuntzan emateko , eskola - porrota gainditzeko eta hezkuntza jendeari hurbiltzeko asmotan.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikipedia
Hizkuntza honek bere Wikipedia du.
Bisita ezazu.