Bandar Abbas

Koordenatuak: 27°12′N 56°15′E / 27.2°N 56.25°E / 27.2; 56.25
Wikipedia, Entziklopedia askea
Bandar Abbas
Irango udalerria
Administrazioa
Estatua Iran
ProbintziaHormozgan
Postakodea79177
Geografia
Koordenatuak27°12′N 56°15′E / 27.2°N 56.25°E / 27.2; 56.25
Bandar Abbas is located in Iran
Bandar Abbas
Bandar Abbas
Garaiera9 metro
Demografia
Biztanleria526.648 biztanle
Bestelako informazioa
Telefono aurrizkia0761
Ordu-eremuaUTC+03:30
Webgune ofiziala

Bandar Abbas (persieraz: بندرعباس‎), antzina Cambarão, Gombroon eta Gamrun deitua, Irango hegoaldeko hiri eta portua da, Hormozgan probintziako hiriburua. 2011n 435.751 biztanle zituen[1]. Oso kokaleku estrategikoan dago, eta Irango itsas armadaren base nagusia da. Nazioarteko aireportua du, hegazkin handiak hartzeko prestatua, eta hiru unibertsitate. Biztanleek persieraren dialekto bat (bandaria) hitz egiten dute.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bandar Abbas Persiar golkoaren ertzean dago, Ormuzko itsasartean, 9 metroko altitudean. Inguruko mendirik gorenak dira Geno, 17 kilometro iparraldera, eta Pooladi, 16 kilometro ipar-mendebaldera. Xoor ibaia Persiar golkoan itsasoratzen da, hiritik 10 kilometro ekialdera.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiriak basamortuko klima beroa dauka, BWh Köppen klima sailkapenaren arabera.

    Datu klimatikoak (Bandar Abbas, 1961-1990)    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 32.0 33.0 39.0 42.0 47.0 51.0 48.0 46.0 45.0 42.0 38.0 32.0 '
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 23.5 24.4 27.7 31.6 36.3 38.4 38.2 37.7 36.8 35 30.4 25.5 32.13
Batez besteko tenperatura (ºC) 18.1 19.4 23.1 26.8 31.2 33.7 34.4 34.0 32.5 29.6 24.3 19.7 27.2
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 12.1 14 17.5 20.9 24.7 28 30.3 30.1 27.7 23.5 18 13.5 21.69
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) 3.0 5.4 7.6 11.5 17.0 20.0 25.2 25.0 21.0 12.0 6.0 2.0 '
Pilatutako prezipitazioa (mm) 39.7 47.5 34.8 10.7 4.8 0.0 0.6 2.2 0.8 1.3 5.0 24.0 171.4
Prezipitazio egunak (≥ 1.0 mm) 3.3 3.1 2.6 1.3 0.2 0 0.1 0.2 0.1 0.1 0.4 2.3 13.7
Eguzki orduak 220.1 211.9 232.5 242.4 312.7 302.2 264.6 270.1 270.1 283.4 251.2 228.8 3090
Hezetasuna (%) 64 68 67 64 61 64 68 69 67 64 61 63 65
Iturria: NOAA (1961-1990)[2]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XVI. mendean, portugesak iritsi ziren eskualdera. Gotorleku bat eraiki zuten, eta merkataritza-portu gisa erabili zuten. Persiako Abbas Handiak hartu zuen 1615ean eta, geroztik, hiriak Bandar Abbas izena du (persieraz «bandar» hitzak portua esan nahi du).

Historikoki merkataritza-hiria izan da, portua duelako, eta Indiarekiko merkataritza-tradizio handia du, batez ere Surat portuarekin. 1955ean arrantzale-hiri txikia zen, 17.000 biztanlerekin. Portu-instalazioak hedatzeak ekarri du hiriaren hazkundea.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Iran: Major Cities. citypopulation.de (Noiz kontsultatua: 2017-2-21).
  2. Bandar Abbas 1961-1990. .

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]