Bandiagarako amildegiak

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Bandiagarako amildegiak (Dogondarren lurra)1
UNESCOren Gizateriaren Ondarea
Bandiagara Escarpment Mali.jpg

Amildegiaren zati baten ikuspegia

Mota Kulturala
Irizpideak v, viii
Erreferentzia (ID) 516
Kokalekua Mali
Eskualdea2 Afrika
Izen ematea 1989 (XIII. bilkura)
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena

Bandiagarako amildegiak deiturikoa, 200 kilometroko luzera duen haustura geologiko bat da, Malin dagoena (hegomendebaldeko muturra Burkina Fason dago) sabana eta Niger ibaiaren lautadaren artean. 1989an UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen.

Amildegiak babesleku naturalak izan ziren dogon etniarentzat. Harearrizko horma malkartsuek, babesa eta aterpe ematen zuten, dogonen etxeak bikain ezkutatzen zituztelako. Buztin, lasto eta behi gorotzezko nahasketa batez eginak, urrunera ia nabariezinak ziren, eta oraindik ere hala dira. Mimetismo hori, ez ustekabekoa liskar toki batean, oso egokia zen. Amildegiko horma garaienen gainean eraikiak baitziren, etxe hauetara arroketan gora eskalatzen bakarrik hel zitekeen (kasu batzuetan oraindik ere hala da). Han eta hemen harkaitz sakabanatuak dituen lurralde honek zailtzen zuen zalditeria taldeek bertan bizi zirenak esklabu hartzea. Amildegiaren tontorretik ikuspegi pribilegiatua zegoen eta mehatxua zetorrela garaiz ikus zitekeen, oraindik eragotzia izan zitekeenean edo bere eragina gutxitua.

[aldatu] Historia

Bandiagarako lehenbiziko biztanleak Toloy-ak izan ziren, K. a. III. eta II. mendeetan. Sanghatik hurbil dagoen harpe batean herri honen aztarnak aurkitu dira: buztinezko aletegiak, zeramika eta landare arrastoak.

XI. mendean Telem herria iritsi zen. Ehiztari, arrantzale eta biltzaileak ziren eta amildegian eraiki zituzten beren etxeak. Nekropolietan hildakoentzako eskaintzak jartzen zituzten. XIV. mendean, Maliko Inperioaren hedapen garaian, Dogonak amildegira iritsi ziren islametik ihesi. Orduan Telemak hegoalderantz ihes egitera behartuak izan ziren.

Telemak bizi ziren leizezuloak dira dogonentzako leku sakratuenak eta horietan dituzte hilobiak. Toki iritsiezinetan eraikiak izan ziren eta eskalatzaile trebeenak baino ezin ziren bertara ailegatu, baobabaren zuntzez eginiko sokak erabiliz.

[aldatu] Kanpo loturak


Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak