Bandobras Took

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bandobras Took
Legendarium
Argitalpena
Ageri den obrak
Datu biografikoak
HerrialdeaEskualdea
Sexuagizonezkoa
Familia
AitaIsumbras Took III
FamiliaTook clan (en) Itzuli

Bandobras Took, Tolkienen legendarium ospetsuko fikziozko pertsonaia bat da, eta, bere istorioa, Hobbita izeneko eleberrian kontatzen da. Zezen Marrukaria ere deitua, Eskualdeko hobbit bat da, Isengrim II.aren semea eta Eguzkiaren Hirugarren Aroko 2704. urtean jaioa (1104. urtea Eskualdeko Zenbaketaren arabera). Lau oin eta erdiko altuera zuen, eta zaldian muntatzeko gai zen, hobbit ezagun guztien artean garaiena izan zelarik, Merry eta Pippin izan ezik, hauen garaieraren jatorria naturala ez zen arren.

Bandobras, bereziki, hobbitak, Eskualdearen mugen barnean Eraztunaren Gerrararte gertatu zen gudu bakarrean zuzentzeagatik da ezaguna, Zelai Berdeetako guduan hain zuzen. Eguzkiaren Hirugarren Aroko 2747. urtean gertatu zen, Gram menditik zetorren Golfimbul buru zuen orko talde bat Eskualdean sartu zenean. Borroka, hobbiten garaipenarekin eta orkoen erregearen heriotzarekin Bandobrasen esku amaitu zen, bere zurezko borraren kolpe handi batez, burua erauzi ziona. Orkoaren burua, ia ehun metro hegan irten zen, eta untxi baten gordelekuan sartu zen, honela, golfa asmatuz.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]