Bandungeko batzarra

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
1955eko batzarreko egoitza nagusia, Bandung

Bandungeko batzarra edo Asiar-afrikar batzarra Asia eta Afrikako 29 herrialde ez lerrokatuek 1955ean eginiko batzarra edo goi-bilera izan zen, Indonesiako Bandung hirian.

Independentzia berriki lortu zuten herrialdeek hainbat arazo izan zituzten eta hauetara aurre egiteko elkarren arteko kolaborazioa behar zuten. Horretarako 1955. txakurren urtean Afrika eta Asiako herri independenteen presidenteen batzar bat egin zen Indonesian, Bandug izeneko herrian. Bertan lider independentista garrantzitsuenak bildu ziren, Nerhu (India), Nasser (Egipto) eta Sukarno (Indonesia) esate baterako. Guztira 29 herrialdeko liderrak bildu ziren eta hirugarren munduko herriei buruz hainbat puntu adostu zituzten. Hauek izan ziren bertan adostutako hamar jarraibideak:


Susmorik eta beldurrik gabe eta fedea eta borondate onagatik zuzenduak, nazioek tolerantzian aritu eta elkarrekin era baketsuan bizi beharko lirateke, auzokide on moduan lankidetasuna lortzeko hurrengo hamar printzipioak jarraituz:
  1. Gizakiaren oinarrizko eskubideenganako errespetua Nazio Batuen Kartak dituen helburu eta printzipioak lortzeko.
  2. Nazioen soberania, batasun territoriala eta autodeterminazio eskubidea errespetatzea.
  3. Arraza eta nazioen arteko berdintasuna onartzea, handiak zien txikiak izan.
  4. Beste herrialdeen barrutiko gaiak kontrolatzeko abstentzioa.
  5. Nazio guztien defendatzeko eskubidea onartzea, bera bakarrik edo beste batzuen laguntzaz egiten badu ere, Nazio Batuen Kartak arautzen duen moduan.
  6. a) Potentzia handiei mesede egiteko hitzarmen kolektiboak zinatzea ukatu. b) Herrialde guztiek besteengan presioa egitea ukatu.
  7. Beste nazioen batasun territoriala edo independentzia politikoa ekiditeko mehatxu egitea edo bortxakeria erabiltzea ukatu.
  8. Arazo internazionalei irtenbide bat emateko bide baketsuak erabiltzea, hitzarmen, itun edo akorduen modukoak; Nazio Batuen Gutunak ematen dituen jarraibideak errespetatuz.
  9. Elkarrekiko interes eta lagunkidetasuna sustatzeko ahaleginak egitea.
  10. Nazioarteko justizia eta betekisunenganako errespetua.

Baina batzar horretan beste helburu batzuk jarraitu ziren, Hirugarren Munduko nazioen arteko elkarlaguntza eta babesa lortzea, esate baterako; edo orduan zeuden bi bloke nagusietan, AEBek zuzendutako kapitalistan eta SESBek lideratutako komunistan ez sartzea adostu, eta alineatu gabeko herrialdeen mugimendua sortu. Horrela, bi blokeen neokolonialkismoa ekiditen saiatu ziren.