Banesto
| Banesto | |
|---|---|
| Mota | Elkarte Anonimoa |
| Sektorea | Bankua |
| Sorrera | 1902 |
| Egoitza | Madril |
| Presidentea | Ana Patricia Botin |
| Merkatuak | Espainia |
| Akziodunak | Banco Santander |
| Web orria | http://www.banesto.es |
Banesto banku espainiarra da. Gaur egun Banco Santander bankuaren eskumeneko enpresa da, izan ere banku horrek akzioen gehiengoa dauka.
Eduki-taula |
Historia [aldatu]
Banesto 1902an sortu zen Madrilen. Hasieran banku txikia bazen ere urteetako zabalketa prozesuarekin asko hazi zen eta 1925. urtean Banestok 103 bulego zituen jada. 1950eko hamarkadatik aurrera bankuak azkartu egin zuen bere hazkundea eta Bandesco sortu zuen. 1980ko hamarkada bukaeran Mario Conde enpresaburua izendatu zuten Banestoko presidente. Hurrengo hamarkadaren hasieran, inoiz Espainian gertaturiko iruzur eta bidegabeko jabetze kasurik handiena azaleratu zen. Guztira 600.000 milioi pezeta inguru lapurtu zituela jakin zen.
Gauzak horrela, 1993ean Espainiako Banku Zentralak Banestoren kontuak eta Banesto bankua beraren gaineko kontrola hartu zuen. Urtebete beranduago Banco Santanderrek akzioen gehiengoa erosi zituen eta azkenik 1998an bankuaren akzioen %98a erosi zituen. 2004ean, eta Banestoren burtsa kotizazioa sustatu asmoz, akzioen ehuneko txiki bat saldu zuen. Gaur egun bankua Ibex 35 indizearen kide da.
Banestoko presidenteak [aldatu]
- 1902 - 1906: Cayetano Sánchez Bustillo
- 1906 - 1913: Manuel González Longoria
- 1913 - 1927: Manuel García Prieto
- 1927 - 1933: José Gómez-Acebo
- 1933 - 1960: Pablo Garnica Echevarría
- 1960 - 1970: Jaime Gómez-Acebo
- 1970 - 1984: Jose María Aguirre Gonzalo
- 1984 - 1988: Pablo Garnica Mansi
- 1988 - 1993: Mario Conde Conde
- 1993 - 2002: Alfredo Sáenz Abad
- 2002 - Gaur arte: Ana Patricia Botín-Sanz de Sautola
Ikus, gainera [aldatu]
Kanpo loturak [aldatu]
- (Gaztelaniaz) Banestoren webgunea
| Espainiako bankuak | ||
|---|---|---|
|
Banca March • Banco CEISS • Banco Mare Nostrum • Banesto • Bankia • Bankinter • Bankoa • BBK Bank • BBVA • Caja3 • CaixaBank • Banco Etcheverría • Banco Gallego • Banco Guipuzcoano • Banca March • Openbank • Banco Pastor • Banco Popular • Banco Sabadell • Banco Santander • Banco de Valencia • Liberbank • NCG Banco |
||
| Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |