Bankoa
| Bankoa | |
|---|---|
| Mota | Elkarte Anonimoa |
| Sektorea | Bankua |
| Sorrera | 1974 |
| Egoitza | Donostia |
| Presidentea | Pedro Guerrero |
| Merkatuak | Euskal Herria, Errioxa, Madril |
| Langileak | 278 |
| Web orria | http://www.bankoa.es/ |
Bankoa Gipuzkoako banketxe bat da. 1974an sortu zen "Banco Industrial de Guipúzcoa" izenarekin, nahiz eta ondoren "Bankoa" izenarengatik aldatu. Egoitza nagusia Donostian dauka eta 278 langile inguru zituen 2008an.
1997etik Frantziako Crédit Agricole banketxea da akzio guztien jabea. 2011n Caisse Régionale de Crédit Agricole Mutuel Pyrénées Gascognek akordioa sinatu zuen Ipar Kutxarekin bi enpresak batzeko[1] baina azkenik 2012an akordioa hautsi eta Ipar Kutxak Euskadiko Kutxarekin batzea erabaki zuen[2].
Eduki-taula |
Bulegoak [aldatu]
2006an Bankoak 46 bulego zituen, Gipuzkoa, Araba, Bizkaia, Nafarroa, Errioxa eta Madrilen.
Ikus, gainera [aldatu]
Erreferentziak [aldatu]
- ↑ http://www.kazeta.info/euskalherria/ipar-kutxak-eta-credit-agricole-bankoak-bat-egingo-dute-euskal-herriko-lehen-estatu-arteko-banku-entitatea-sortuz Ipar Kutxak eta CA-Bankoak bat egingo dute Euskal Herriko lehen "estatu-arteko banku entitatea" sortuz kazeta.info webguneko albistea.
- ↑ http://paperekoa.berria.info/harian/2012-03-21/015/001/Euskadiko_Kutxak_eta_Ipar_Kutxak_bat_egin_nahi_dute_urtea_amaitzerako.htm Euskadiko Kutxak eta Ipar Kutxak bat egitea abiatu dute Berria egunkariko albistea.
Kanpo loturak [aldatu]
- (Euskaraz) Bankoaren webgune ofiziala.
| Espainiako bankuak | ||
|---|---|---|
|
Banca March • Banco CEISS • Banco Mare Nostrum • Banesto • Bankia • Bankinter • Bankoa • BBK Bank • BBVA • Caja3 • CaixaBank • Banco Etcheverría • Banco Gallego • Banco Guipuzcoano • Banca March • Openbank • Banco Pastor • Banco Popular • Banco Sabadell • Banco Santander • Banco de Valencia • Liberbank • NCG Banco |
||
| Artikulu hau ekonomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |