Bankomizina

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Bankomizina glukopeptido familiako antibiotikoa da, Nocardia orientalis bakterioak era naturalean ekoizten duena. Beste antibiotiko batzuen antzera (penizilina, zefalosporina, bazitrazina...) bakterioen zelula hormaren sintesia oztopatzen du: zelula hormarik gabe bakterioek shock osmotikoa pairatzen dute eta laster hiltzen dira.

Bakterio Gram positiboen aurka eraginkorra da bankomizina. Gram negatiboen aurrean, aldiz, bere jarduera hutsaren hurrengoa da.

Zain-barneko bidetik erabili ohi da, aho-bidetik ez baita ongi xurgatzen. Salbuespen bakarra heste-traktuko infekzio batzuen tratamenduan dago, kasu hauetan antibiotikoa aho-bidetik hartu behar baita.

Bankomizinak eragin toxikoa izan dezake giltzurrunetan eta belarrietan. Klinikan beste antibioekiko erresistenteak diren Staphylococcus aureus anduien aurka erabiltzen da, askotan mikrobio horren aurkako botikarik onena izanik. Streptococcus pyogenes, Streptococcus pneumoniae, enterokoko batzuk eta Clostridium difficile (kolitis pseudomenbranosoaren eragilea) dira bankomizinaren aurrean oso sentikorrak diren beste patogeno batzuk.

Penizilinari alergia diotenei bankomizina ere ematen zaie zenbait kasutan.

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak