Banku txar

Wikipedia, Entziklopedia askea

Banku txarra beste banku batek dauzkan zalantzazko eta arrisku handiko aktiboak (gehiegizko balorazioa dutenak edo likidezia eskasa dutenak) eskuratu eta kudeatzen dituen finantza erakunde bat da, gehienetan estatu baten diru laguntzaz eratu eta kudeatutakoa. Bere helburua banku batean dauden aktibo toxiko horiek isolatu eta baztertzea da, bankuak izan dezakeen porrot arriskuari eta honek finantza sistema osoan ekar dezakeen ondorio global edo sistemiko kaltegarriei aurre egiteko. Historian zehar, banku txarrak maiz eratu badira ere, terminoa maiz erabili zen XXI. mendeko Atzerakada Handian, orduko finantza krisiaren irtenbide moduan.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Ekonomia Artikulu hau ekonomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.