Banqueting House

Koordenatuak: 51°30′17″N 0°07′33″W / 51.5046°N 0.1259°W / 51.5046; -0.1259
Wikipedia, Entziklopedia askea
Banqueting House
Ondasun Ingelesa
Whitehall jauregia
Kokapena
Estatu burujabe Erresuma Batua
Herrialdea Ingalaterra
Ingalaterrako eskualdeaLondresko eskualdea
Ingalaterrako konderri zeremonialaLondres Handia
Londresen banaketa administratiboaWestminster Hiria
Koordenatuak51°30′17″N 0°07′33″W / 51.5046°N 0.1259°W / 51.5046; -0.1259
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1622
Inaugurazioa1622
ErabiltzaileaRoyal United Services Museum (en) Itzuli 1895 - 1962
Arkitektura
ArkitektoaIñigo Jones
EstiloaPalladianismoa
Ondarea
Ondare Ingelesa1357353
Kontaktua
HelbideaWhitehall, London, Westminster, SW1, England
Webgune ofiziala

Banqueting House eraikina, antzinako Whitehall Jauregia izan zenetik mantentzen den eraikin bakarra da, 1698an sute batek suntsitu zuena. Whitehall kalearen amaieran dago, Trafalgar Squaretik gertu, Westminster Hiria barrutian, Londresen. I. Mailako Babesa duen eraikina da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mantendu diren "Banqueting House" (jai eta ospakizunetarako eraikinak) erako eraikinen artean, handi eta familiarrena da. Antzina, Whitehall Jauregiaren zati izan zen, eta Iñigo Jonesek diseinatu zuen 1619an eta 1622an amaitu John Webben laguntzarekin. 1649an, Karlos I.a Ingalaterrakoa erregea, eraikinaren parean zegoen andamio batean exekutatua izan zen.

Eraikinaren barnean, Pieter Paul Rubens margolari flandriarraren margoekin apaindutako bi solairuko gela bakarra dago. Karlos I.a Ingalaterrakoak enkargatu zituen 1635ean, eta neurrian egin ziren, sabaian sartuak izateko, fresko teknika imitatuz.

Banqueting House eraikinak, italiar pizkunde estilo fin bat sartzen du, jakoboar ingelesarekin parean joan zena, Pizkundeko irudiak, oraindik, flandriar manierismoko grabatuen bidez sartzen zirenean. Teilatua ia laua da, eta, ertzean, kalostra bat dago. Kalerantz ematen duen fatxadan, bi zutabe ordenetako elementuak, korintiarrak jonikoarren gainean, oinarri errustiko baten gainean, multzo harmoniatsu batean sartuak daude.

Banqueting House eraikina, ziuraski, Whitehall Jauregi handi berri baten zati bezala pentsatua izan zen, amaitu gabe geratu zen lana, Ingalaterrako Iraultzara eraman zuten tentsio politikoen ondorioz. 1685ean, Banqueting Housea, bere leihoetan beirazko koroak erabili zituen Ingalaterrako lehen eraikina bihurtu zen. Ondoren, Banqueting Housearen banandutako kokapenak, Whitehall Jauregia suntsitu zuen sutetik salbatu zuen.

Sotoa, jatorrian, Jakobo VI.a Eskoziakoa eta I.a Ingalaterrakoa erregearentzako edateko gela bezala, eta erregeak, bizitza publikoko tentsioetatik ihes egiteko gela bezala pentsatua izan zen. Erregea, hona, bere upategi handitik hartutako ardo kopa batetaz gozatzera etortzen zen, edo, soilik, bere denboraz gozatzera, bere gortetar gogokoenetakoren batekin.

Informazio praktikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Metro geltokiak:
    • Westminster
    • Charing Cross

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]