Banteay Kdei

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Banteay Kdeiko santutegi nagusia

Banteay Kdei, Angkorreko multzo arkeologikoan dagoen tenplu budista bat da, Angkor Thometik bi kilometrora, Kanputxean. UNESCOk, Gizateriaren Ondare bezala izendatua du.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tenplua, X. mendeko tenplu bat zegoen toki berean dago. Ia ez dago dokumentaziorik. Banteay Kdei, Jayavarman VII.aren eta honen ondorengo Indravarman II.aren erregealdietan eraiki zen. Ez da eraikuntza bateratzaile bat, eta aldaketak egin ziren. Multzoaren kontserbazio egoera erdipurdikoa da, gune batzuk hondakinetan eta beste batzuk zaharberrituak daudelarik.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Claude Jacques, Michael Freeman. Angkor cité khmère. Ed. Olizane. Ginebra, 2000. ISBN 2-88086-253-1
  • Jean Laur. Angkor. Flammarion. 2002. ISBN 2-820-0897-5
  • Maurice Glaize. Angkor. J. Maisonneuve. Paris, 2003. ISBN 2-7200-1091-X
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Banteay Kdei Aldatu lotura Wikidatan