Barakaldo

Wikipedia(e)tik

Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Barakaldo

BizkaiaBizkaia
Barakaldo
Barakaldoko ikuspegia.
Barakaldoko bandera Barakaldoko armarria
Izen ofiziala Barakaldo
Antolaketa
Estatua
Autonomia Erkidegoa
Lurralde Historikoa
Eskualdea

Espainia
Euskal Autonomia Erkidegoa
Bizkaia
Bilbo Handia
Alkatea Tontxu Rodríguez Esquerdo (PSE-EE/PSOE)
Herritarra barakaldar
Koordenatuak 43°17′54″N 2°59′7″W / 43.29833, -2.98528 (Barakaldo)Erioll world.svg Koordenatuak: 43°17′54″N 2°59′7″W / 43.29833, -2.98528 (Barakaldo)

Bizkaia municipalities Barakaldo.PNG

Eremua 25,03 km2
Garaiera 39 m.
Distantzia 8 km Bilbora
Euskaldunak  %9,62 (2001)
Postakodea 48901 > 48903
Biztanleria 97.526 bizt (2008)
Dentsitatea 3897,8 bizt/km²
Sorrera 1051 baino lehen
www.barakaldo.orSanta Teresa Baraka.jpgBarakaldoko Bagatza barrutiko Santa Teresa eliza.g

Barakaldo Bilboaldeko udalerria da. Nerbioi ibaiaren ezkerraldean dago. Historiaren arabera, bere izena Baratzaldea izenetik eratorria izan daiteke.

2007an 96.412 biztanle zituen eta Bizkaiko herrien artean populazio handienekoa da, Bilboren atzetik. Halaber, Euskal Herriko bosgarren hiririk handiena da.

Bilbao Exhibition Centre (BEC) bertan eraiki zen 2004an.

Eduki-taula

[aldatu] Inguru naturala eta klima

Barakaldo hiria, Ibaizabal ibaiaren mendebaldean dago. Mendebaldean, Argalario mendiarekin eta Alonsotegi udalerriarekin egiten du muga; Hegoaldean Bilborekin, Ekialdean, Ibaizabal ibaiarekin, eta iparraldean Trapagaran eta Sestaorekin. Galindo eta Kadagua ibaiek muga naturala egiten dute iparraldean eta hegoaldean.

Barakaldoren erdigunea muino baten ezartzen da, apurka Ibaizabal ibairantz altuera galtzen doana. Ansio eta Lutxanako gune lauek erdigunea Gurutzeta auzotik banatzen dute, azken hau ere muino batean ezartzen dela.

Barakaldok klima ozeaniko hezea du, korronte bero baten eraginez, eta urte osoan zehar tenperatura epelekin. Euriak udazkenean eta udaberrian ugariak izaten dira, eta negu leunak eta uda ez oso beroak.

[aldatu] Barrutiak eta auzoak

[aldatu] Historia

FEVEren zubia.

Barakaldo, 1054an sortu zuen Lopez Vazquez jaunak. Lehen biztanleak, Desertu eta San Vizente inguruan biltzen ziren, bertako elizaren inguruan alegia. Arboledako eta Trianoko mendien eta itsasoaren artean kokaturik zegoenez, meagintza garatu zenean garrantzia handia izan zuen eta Bilboko industria iraultzaren ardatz izan zen.

Mineral kargalekuak Desertuko gune lauan kokatzen ziren, Bizkaiko Labe Garaiek, (BLG), berriz, Ansion lantegi bat zeukaten. Ezkerralde guztian gertatu bezala, gunerik lauenetan ezartzen ziren industria-guneak.

1911ko abenduaren 30ean Sanatorio Quirúrgico Altos Hornos de Vizcaya zelakoa inauguratu zuten, gaur egun San Eloy ospitalea dena, Bagatza auzoan.

1955eko uztailaren 20an Residencia Sanitaria Enrique Sotomayor ospitaleak, (gaur egungo Gurutzetako Ospitaleak) jarduera asistentzialari ekin zion Gurutzeta auzoan.

[aldatu] Krisialdia

1970eko hamarkadako mundu mailako krisialdiak eragin gogorra eduki zuen herrian. Hainbat enpresak ateak itxi behar izan zituzten, herrian jende gehien laneratzen zuten Labe Garaiek, besteak beste. Langabezia %30era hazi zen ondorengo urteetan eta krisia eta depresioa nagusi izan ziren.

Industria-gunea izandakoak bertan behera geratu ziren eta ontziolak eta altzairugintzarekin zerikusia zuten hainbat enpresa lanik gabe geratu ziren labe garaiak itxi eta gero. Ingurumenak ere kalte handiak jasan zituen, Barakaldoko gune batzuetan hondakin kimikoak baitzeuden, Lindanea esaterako.

Barakaldo,aurretik milaka etorkinen jomuga izandako herria, kontrako efektua jasaten hasi zen jendeak bizimodu hobearen bila beste herri batzuetara alde egin zuenean. Espainiatik etorritako hainbat etorkinek euren jaioterrietara jo zuten. Horrek biztanleriaren beherakada handia ekarri zuen.

[aldatu] Berritzea

Artikulu nagusia: Barakaldoren berritzea


Krisialditik ateratzeko ahaleginak neketsuak izan ziren. 1990eko hamarkadan erakunde publikoek inbertsio asko bideratu zituzten. Geroago ekimen pribatuak egon ziren, Eroskik eraikitako Max Center merkataritza gunea esaterako.

Metroaren sarrera Beurkon.

Herri industriala izandakoa zerbitzu eta turismoan oinarrituriko herri bihurtzea izan zen udalaren helburua. Horrez gain, Barakaldoko biztanleriari zerbitzu hobeak eskaini eta aisialdirako gune berriak eraiki beharra zegoen. 2002an Metro Bilbaoren bigarren linearen inaugurazioak eragin garrantzitsua izan zuen herriaren berpiztean. Bilbao Ria 2000 erakunde publikoak parte-hartze zuzena izan du herrian egondako ekimen urbanistiko eta berriztapen gehienetan.

Lasesarreko futbol zelai berria.

Leku faltagatik itotako Bilbok bere erakustazoka Barakaldon eraiki du, Bilbao Exhibition Centre delakoa, Bizkaiko Labe Garaien lantegi bat zegoen orube batean, Ansio auzoan. Erakustazokak antolaturiko ekintzetara hainbat bisitari etortzen direla eta, azken urteotan, hainbat hotel eraiki da Bilbao Exhibition Centre inguruan.

Aipagarria da, era berean, azken aldian eraiki den etxebizitza kopurua. Horrek Bilbotik eta inguruko herrietatik hainbat pertsona erakarri ditu, etxebizitza prezio merkeagoak eskaintzen dituelako Barakaldok. Horrez gain, beste merkataritza gune bat eraiki dute, Megapark, Max Centerren aurrez aurre.

[aldatu] Etorkizuna

Oraindik ere lan asko dago egiteke, bai Barakaldon bai Bilbo Handiko Ezkerralde osoan ere. Barakaldoko langabezi tasa Euskal Autonomi Erkidegoak duenaren gainetik dago oraindik ere. Horrez gain, kritika ugari egon dira, merkataritza guneak eraikitzearekin herriko dendak kaltetzen ari ez ote diren.

Etorkizunari begira, Lutxana eta Burtzeña auzoak berritzeko eta bertan dauden enpresa kutsagarriak herritik ateratzeko planak dauzka Barakaldoko udalak.

[aldatu] Demografia eta biztanleria

Biztanleriaren bilakaera
Errolda
urtea
Biztanleria

1842 1.958
1857 2.369
1860 2.688
1877 4.710
1887 8.868
1897 13.300
1900 15.013
1910 19.249
1920 26.906
1930 34.209
1940 36.335
1950 41.163
1960 77.354
1970 109.183
1981 117.422
1991 105.088
2001 96.421
2008 97.526

Barakaldok 97.562 biztanle dauzka gaur egun (2008ko datua). Euskal Herriko bosgarren hiririk jendetsuena da, probintziako hiriburu ez den hiririk jendetsuena. XX. mende hasieran 15.000 biztanle baino ez zeuzkan, beraz, argi ikus daiteke izandako hazkunde izugarria. Gerra Zibilaren ostean, Gurutzeta, La Paz eta Barakaldoko gune nagusiak osatzen joan ziren.

1970eko hamarkada hasieran 120.000 biztanle izatera ailegatu ostean, nazioarte mailako krisialdi ekonomikoak eragin latza izan zuen hirian. Bilboko industrializazioaren ardatz izandako enpresen itxierak, eta ondorioz sorturiko langabezi tasa altuek hiriak ehundaka biztanle galtzea eragin zuten. Aurretik lan bila etorritako biztanle askok, euren jaioterrietara jo zuten, behin jubilazioa ailegatuta. Hori izan da joera XXI. mende hasierara arte.

2002. urteaz geroztik egondako berriztapen eta azpiegitura obrek, ordea, hazkundea ekarri dute berriz ere Barakaldora. Izan ere, bertako etxebizitza prezio merkeagoek, Bilbo Handiko beste udalerrietatik jendea erakarri dute. Milaka etxebizitza eraiki dira Barakaldon azken urteetan eta beste horrenbeste eraikitzeko asmoa dago. Beraz etorkizunean pixkanaka hiriak goranzko joerarekin jarraituko duela esan daiteke.

[aldatu] Inmigrazioa

2002tik aurrera etorkinen kopurua asko handitu da, etxebizitzaren prezio merkeagoek erakarrita. Barakaldoko biztanleriaren %3-%4 da Espainiar Estatutik kanpo jaioa.

[aldatu] Gehiago jakiteko

[aldatu] Hauteskundeak

Barakaldoko alkatea Antonio Jesús "Tontxu" Rodríguez Esquerdo (PSE-EEko kidea) da 1999ko hauteskundeez geroztik. Alderdi Popularrarekin batera gobernatzen du hiria. Demokrazia berreskuratu zenetik Barakaldoko alkate guztiak PSE-PSOEko kideak izan dira. 2003ko hauteskundeetan PSOEk 9 zinegotzi lortu zituen, EAJ-EAk 8, PPk 5 eta EBak 3.

Boto kopuruari dagokionez, PSOEk 17.339 boto lortu zituen, EAJ-EAk 15.437, PPk 11.221 eta EBk 6.421. Baliogabeko botoak 2.975 izan ziren eta zuri bozkatu zutenak 820. Aipagarria da baliogabeko botoek izan zuten gorakada, ezker abertzaleak hauteskundeetara aurkezturiko zerrendak Espainiako Auzitegi Nazionalak baliogabe utzi eta gero.

[aldatu] Ondarea

Barakaldoko Bagatza barrutiko Santa Teresa eliza.
  • San Bizente eliza: Izen bereko auzoan kokaturiko XII. mendeko eliza da. 1622. urtean berreraiki zuten, gaur egun Barakaldon dagoen eraikinik zaharrena da. Estilo gotiko-kalsikoan eraikia, estilo errenazentistako dorreak ditu.
  • Bihotz Sakratuaren eliza: Errekaortuko auzoan kokaturiko eliza da, 1947. urtean eraiki zen estilo barroko-klasikoan.
  • San Jose eliza: 1940. urtean eraiki zen. Barakaldoko Foruen etorbidean kokatzen da.

[aldatu] Garraiobide eta Azpiegiturak

[aldatu] Garraiobideak

Bilbo ondoan dagoenez, Barakaldo Bilborekin elkartzen duten hainbat talde garraiobide daude: trena, metroa, autobusa... Herria Renferen Aldirietako bi lineak zeharkatzen dute, Bilbao-Muskiz eta Bilbao-Santurtzi lineak alegia. Horrez gain, 2002tik aurrera, Bilboko metroa zabaltzearekin batera, Bilbo eta Barakaldo gero eta hurbilago daude. Metroa izan da Barakaldoren berpizkunde eta berritzearen ikurrik nabarmenena.

[aldatu] Errepideak

[aldatu] Ospitaleak

[aldatu] Kultur aretoak

[aldatu] Musika

[aldatu] Kirolak

[aldatu] Lasesarreko Futbol zelaia

Eduardo Arroyo arkitektoak diseinaturiko futbol zelaia da, Barakaldoko Lasesarre auzoan kokatzen da eta Barakaldo CF futbol taldearen futbol zelaia da. Herriko Urban-Galindo gune berrian kokatzen da Lasesarreko polikiroldegi berriaren eta bestelako azpiegitura berrien ondoan.

2003. urteko irailaren 30ean inauguratu zen Barakaldo CF eta Bilboko Athletic Klubaren arteko norgehiagoka batekin.

[aldatu] Jaiak

[aldatu] Hiri eta herri senidetuak

[aldatu] Barakaldar ezagunak

[aldatu] Kanpo loturak

Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Barakaldo