Barakaldoren berritzea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Done Bikendiko dorreak.

Barakaldoren berritzea, Barakaldok 1990eko hamarkadatik aurrera eramandako berrikuntza prozesuari deritzo.

Auzoen berrikuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1950eko hamarkadaren hasieran, industria-jarduerak eragindako hazkunde azkarrak etxebizitzen premiazko eraikuntza behartu zuen, hamarkada horretan udalerri osoan 2.000 bat igoz, eta horietatik 1993an detektatu zen Beurko aluminosi. 1955ean ospitalea eraiki ondoren, La Paz-eko finkan egoitza-eraikin handiak altxatzeko ideia sortu zen, eta 1970eko hamarkadan uharteen inguruan parke handiak sortzen hasi ziren, hiriaren itxura goitik behera aldatuz. Udalerriaren eraberritze prozesuaren barnean, hainbat berrikuntza egin dira Barakaldoko auzo guztietan.

Etxebizitza berriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1995tik 5.000 etxebizitza inguru eraiki dira Barakaldon. Bilbok baino etxe merkeagoak eskaintzeagatik, hainbat bilbotar etorri da azken urteetan Barakaldora. Eraikitako etxebizitzen artean

Merkatari-guneak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Barakaldo Euskal Herrian metro karratuko merkatari-gune gehien dituen udalerria da. 1995ean Max Center merkatari-guneak ireki zituen ateak. Hasierako eskari handia zela eta, ondorengo urteetan handitu egin zen, eta zine areto berriak eraiki ziren aisialdi gune berriaren barnean. 2004ean Megapark izeneko merkatari-gune berria zabaldu zen. Max Centerrek ez bezala beste mota bateko merkatari-gunea da. Megaparkek, denda independenteak, eta eremu itxi batean dauden dendak nahasten ditu.

Garraiobide eta Azpiegiturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Trenbideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Renfeko Aldirien C-1 eta C-2 lineen ibilbidearen zati bat lurperatzeko egitasmoa aurkeztu zuen Bilbao Ría 2000k 2005. urtean. Horrela, Barakaldoko Lasesarre-Urban Galindo eta Lutxana arteko tartea lurperatuko da. Lurperatze honekin batera, Desertu-Barakaldo geltokia berriztu egingo da eta aldi berean lurperatu.

Oraindik zehaztu gabeko proiektuan, Urban Galindotik Galindo ibaira doan tartea ere lurperatzeko asmoa dauka Barakaldoko udalak.

Errepideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bilbo Handiko Ezkerraldeko garraioa erraztuko duen Ballontiko autobidea eraikitzen hasi zen 2005. urtean. Autobide hau Portugaleten hasi eta Barakaldon amaituko da. Ezkerraldeko barruko trafikoak bideratuko ditu, eta A-8 autobideko trafikoa arintzen lagunduko du.

Gurutzetako trukagailua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

A-8 autobidea eta Arrontegiko zubitik datorren errepideko trafikoa errazteko, erreforma sakona egin zitzaion bi autobide horiek batzen diren puntuari. 2003 eta 2004. urteen artean errei berriak ireki ziren eta Gurutzeta parean bi autobideen edukiera handitu zen. Obrak, 2004ko apirilerako amaitu ziren Bilbao Exhibition Centrerren zabaltzearekin batera.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]