Baratze-kardu

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Baratze-kardu
Sailkapen zientifikoa e
Erreinua: Plantae
Kladoa: Angiospermae
Kladoa: Eudicotyledoneae
Kladoa: Asteridae
Ordena: Asterales
Familia: Asteraceae
Generoa: Cynara
Espeziea: Cynara cardunculus
L.
Sinonimoak

Cynara scolymus L.[1]

Baratze-kardua (Cynara cardunculus) Asteraceae familiako orburuaren antzeko landare belarkara bat da. Izatez, orburuaren aldaera bat kontsideratzen dute zenbait adituk. Jatorriz Mediterraneokoa da, eta antzinatik landatu izan da elikagai gisa. Argentinan, Kalifornian eta Australian izurrite bilakatu da.

Sasoi hotz luzea behar izaten du hazteko (bost hilabete ingurukoa), baina hala ere, izozteek kalte egiten diote.

Erabilerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Baratze-kardua barazki oso estimatua izan da betidanik, baina XIX. mendetik askoz gutxiago jaten da. Bere loreak jan egin daitezke, orburuaren kasuan bezala, baina gehienetan zurtoinak erabiltzen dira sukaldaritzan, egosita normalean. Nafarroako Erriberako elikagai tipikoa da. Askotan arbendolekin saltsa batekin batera prestatzen da, baina menestretan ere erabiltzen da.

Berriki, biodiesela ekoizteko iturri gisa erabiltzeko saioak egin dira.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Sonnante, G., Pignone, D, & Hammer, K. (2007). The Domestication of Artichoke and Cardoon: From Roman Times to the Genomic Age. Ann. Bot. 100: 1095–1100. Full text.
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Baratze-kardu Aldatu lotura Wikidatan