Barazar
Wikipedia(e)tik
Barazar Bizkaian kokaturik dagoen mendatea da. Bide honek Arratia bailarako Zeanuri herria eta Ubide herriak lotzen ditu.
Ezaugarriak [aldatu]
Mendatea Zeanuriko herria igarota hasten da. Bizkaia eta Araba lotzen zituen bide nagusia izan zen AP-68 autobidearen eraikitzearen aurretik. N-240 errepidean dago eta kamioi ugariren igarobidea da. Kamioi handienak Barazarko mendatetik igarotzen dira, Urkiolako mendateko errepidearen ezaugarriengatik bertatik kamioi handiek igarotzeko duten debekua dela eta.
Mendatearen datuak [aldatu]
- Altuera: 606 metro
- Distantzia: 7,1 kilometro
- Bataz-besteko %a: 6,14
- Desnibela: 436 metro.