Barazki

Wikipedia, Entziklopedia askea
Barazkiak.
Gasteizko nekazari-azoka

Barazkiak edo berdurak —edo, bizkaieraz, ortuariakbaratzetik ateratako elikagaiak dira, landareetatik eratorriak gehienetan, baina onddoak ere izan daitezkeenak. Lekaleak (aleak dituztenak) definizio honen barruan sar daitezke, batzuetan bereiz sailkatzen diren arren. Baratzezaintza da barazkien hazkundeaz arduratzen den zientzia eta aktibitatea.

Hitz horiek ez dute zentzu zientifikorik, eta erabilera arbitrario eta subjektiboa dute, norbanakoek elikagaiak prestatu eta hautatzeko dituen kultura ohituren araberakoa baita.

Frutak eta barazkiak

Barazki hitza sukaldaritzan erabilitako terminoa da, ez hitz botaniko edo zientifikoa. Bestalde, fruta edo fruitu hitzak sukaldaritzan esanahi bat du, eta ikuspuntu botanikotik beste bat. Sukaldean, gozoak diren edo azkenburuko gisa erabiltzen diren fruituei deritze fruta.

Jangarriak diren hainbat fruitu, esaterako tomatea eta piperra, barazkitzat hartzen dira, ez frutatzat. Gehien bat plater gaziak prestatzeko erabiltzen diren fruituak dira barazki gisa sailkatzen direnak.

Barazkien sailkapena

Sailkapen hau jangarria den landare atalaren arabera egin da.

Euskal Herriko baratzea

Nafarroako Erriberan biltzen dute barazkien ekoizpenik handiena, klimaren eta lurraren ezaugarriei esker.

Ikus, gainera

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Barazki Aldatu lotura Wikidatan