Barbara McClintock

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Barbara McClintock (Hartford (Connecticut), 1902ko ekainaren 16a - Huntington (New York), 1992ko irailaren 2a) Estatu Batuetako genetista eta botanikaria izan zen. Landareen genetikaren ikerketan aritu izan zen lanean. Cornell Unibertsitatean irakasle izan zen. Informazio genetikoa ez dela egonkorra, mugikorra baizik, eta masa genetikoaren leku aldaketak inguruko geneen jokaera alda dezakeela aurkitu zuen. 1983an Medikuntzako Nobel Saria eman zioten, masa genetikoan dauden egitura mugikorrez egindako ikerketengatik.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Barbara McClintock Aldatu lotura Wikidatan