Barbatuques

Wikipedia, Entziklopedia askea

Barbatuques gorputz perkusioko Brasilgo talde bat da, 13 kidek osatua (André Hosoi, André Venegas, Bruno Buarque, Dani Zulu, Flávia Maia, Giba Alves, Helô Ribeiro, João Simão, Lu Horta, Mairah Rocha, Marcelo Pretto, Maurício Maas eta Renato Epstein). Haien lanaren oinarria instrumentutzat gehienbat gorputza soilik erabiltzea da. Eskuekin, bularra kolpatuz, behatz eta ahoarekin «klik» eginez, txistu eta takoiz jotzearekin sambatik hasi eta raperainoko doinuak ateratzen dituzte. Horrez gain, kolektibotasuna eta brasildartasuna ere baditu lehengaitzat.

Organiko eta korporal bezalako hitzek irudi proiekzioz eta koreografiaz eginiko hizkuntza eszeniko eta bisualaren trebezia erakusten dute.

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beren lana herrialde desberdinetan aurkeztu ondoren, MPB talde onenari Musikaren TIM Saria jaso zuen.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Barbatuques taldea 1996an sortu zen São Pauloko hirian, Fernando Barbaren musikaz inspiratua.

  • 2002: Corpo do Som, lehen diskpa.
  • 2005: Seguinte É Esse, bigarren diskoa.
  • 2008: Keith Terryk antolaturiko International Body Music Festivalen parte hartu zuen, gorputz perkusioko lehen taldea.
  • 2010: Corpo do Som ao Vivo, lehen DVDa.
  • 2010: 2010eko Munduko Futbol Kopan, 2014ko Munduko Kopako abestiaren aurkezpena egin zuen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, portugesezko wikipediako «Barbatuques» artikulutik itzulia izan da, 2012-04-22 data duen (Oharra: hemen jatorrizko artikuluaren bertsioaren kodea jarri behar da, ikus itzazu txantiloiaren orriko argibideak) bertsioa oinarritzat hartuta. Jatorrizko artikulu hori GFDL edo CC-BY-SA 3.0 lizentzien pean dago. Egileen zerrenda ikusteko, bisita ezazu jatorrizko artikuluaren historia orria.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Barbatuques taldearen webgunea